Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Ugaon beste bat labanaz sastatzeagatik

33 urteko atxilotuari giza hilketa saiakera leporatu diote.

Ertzaintzako agenteek 33 urteko gizonezko bat atxilotu dute igande goizaldean Ugaon (Bizkaia), giza hilketa saiakera delitua egotzita, beste gizon bati labanaz eraso egin eta hainbat ebaki eragin ondoren. Biktima Galdakaoko ospitalera eraman dute, besoetan, saihetsetan eta lepoan arma zuriz egindako zauriak sendatzera; goizaldean eman diote alta.

Bart, 23:15 aldera jakinarazi zioten Ertzaintzari Bizkaiko udalerri horretako San Bartolome kalean bi pertsonaren arteko istilu bat izan zela. Antza denez, gizon batek hainbat labankada jaso zituen labanaz eraso ziotelako.

Ertzain-etxeko Herritarren Babeserako patruila batzuk bertaratuta, arma zuriz egindako eraso baten biktima izan zen gizon bat artatzen ari zirela ikusi zuten. Zaurituari gertatutakoaz galdetuta, biktimak adierazi zien gizon ezagun batekin eztabaida izan zuela, eta, mehatxu egin ondoren, labana handi batekin eraso ziola, besoetan, saihetsetan, sorbaldan eta lepoan ebakiak eraginez.

Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman zuten arma zuriz egindako zauriak sendatzeko, eta goizaldean eman diote alta.

Agenteek, berriz, erasotzailea atxilotu dute, giza hilketa saiakera egotzita. Beharrezko eginbideak amaitutakoan, Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X