Auzitegi Nazionalak ez du onartu Israeli Vueltan boikota egitea egotzita jarritako salaketa, eskumen falta dela eta
Salaketa hori protesta egin dutenen eta erakunde bultzatzaile zein babesleen aurka jarri zuten; besteak beste, EH Bildu, Podemos, Izquierda Unida eta Sumar alderdi politikoen aurka.
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestak, Vueltan. Argazkia: Europa Press
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko (AN) epaileak ez du onartu Ekialde Hurbileko ACOM elkarteak jarritako salaketa, Vuelta txirrindularitza proban Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzearen aurka egindako boikotaren sustatzaileen kontra, horretarako eskumen falta dela eta.
Pedrazek azaldu duenez, legeak Auzitegi Nazionalari egozten dizkion delitu baten zantzu argiak hasieratik ondorioztatzen diren kasuetan izan ezik, eskumen-arloko arau arruntei jarraitu behar zaie.
"Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da jarritako salaketa izapidetzeko ez onartzea; izan ere, aipatutako egitateak ezin dira izan Auzitegi Nazionalaren eskumenekoak diren delituetako bat, horietako bat ere ez baitago aurreikusita bere eskumenen baitan", Botere Judizialaren Lege Organikoaren 65.1 artikuluak adierazten duen bezala.
ACOMek joan den ostiralean ohar batean salatu zuenez, "manifestazio baketsuak izan beharrean", Gazako sarraskiagatik herritarrek Israelen aurka egindako protestek "agerian uzten dituzte indarkeriazko ekintza antolatuak, galtzada nahita blokeatzea eta kirolarien, antolatzaileen, ikusleen zein segurtasun-indarren osotasun fisikoa arriskuan jarri duten jokabideak".
"Eraso horiek nazionalitateagatiko diskriminazio-ekintza sistematiko bat dira, eta aurrez aurre urratzen dituzte kirol profesionala gidatu behar duten berdintasun-, neutraltasun- eta segurtasun-printzipioak", elkarte horren ustez. Horren arabera, "Espainiako errepideak jazarpen eta lintxamendu antisemitaren agertoki bihurtzea onartezina da eta legezko ondorioak izango ditu".
Salaketa hori protesta egin dutenen eta erakunde bultzatzaile zein babesleen aurka jarri zuten; besteak beste, RESCOP/BDS sarearen eta EH Bildu, Podemos, Izquierda Unida eta Sumar alderdi politikoen aurka, "Israelgo taldearen bazterketa aktiboki bultzatu dutelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.