Manifestazioak Sestaon eta Baionan, Israel zuritzearen eta Gazako genozidioaren kontra
300 pertsona inguru izan dira Bizkaiko udalerriko protestan; Lapurdiko hiriburukoak, aldiz, 200 pertsona inguru bildu ditu.
Sestaoko manifestariek salatu dute Israelek kirola eta kultura erabiltzen dituela "nazioartean bere irudia zuritzeko". Argazkia: Europa Press.
300 pertsona inguru bildu dira Sestaon eta 200 inguru Baionan larunbat honetan Palestinako egoera salatzeko. Bizkaiko udalerrian egindako protestan, manifestariek salatu dute Israelek kirola eta kultura erabiltzen dituela "nazioartean bere irudia zuritzeko". Lapurdiko hiriburuko manifestazioan, aldiz, berehalako su-etena eskatu, eta Palestinako herriaren "genozidioa" salatu dute.
Sestao Palestina Herri Ekimenak kontzentrazioa egin du larunbat honetan Open Basque Country Txapelketa hartu duen egoitzaren atarian. Izan ere, zazpi xakelari israeldar ziren parte-hartzaileen artean. Kirolariek txapelketatik erretiratzea erabaki duten arren, plataformak ez du protesta bertan behera utzi.
Sestao Palestina Herri Ekimena
Sestaok ez du estatu genozidaren ordezkaririk nahi kaleetan"
Plataformatik "lorpen txiki bat" bezala ospatu dute xakelarien erretiratzea. Bien bitartean, Gazak "genozidioa pairatzen jarraitzen duela" azpimarratu dute manifestariek.
"Sestaok ez du estatu genozidaren ordezkaririk nahi bere kaleetan", adierazi dute. Gainera, manifestazioan Sestaoko Xake Klubaren babesa eskertu dute: "Sestaoko bizilagunek erakutsitako indarrari esker, gure xake klubaren esfortzuarekin batera, lortu da helburua".
Carine, Frantzia-Palestina Elkartasun Elkarteko (AFPS) kidea
Herritarrek protesta egiten badute, gobernuak presionatu eta euren erabakietan eragin dezakete"
Lapurdiko hiriburuan, aldiz, 200 bat lagun izan dira Frantzia-Palestina Elkartasuna (AFPS) elkarteak eta Baiona Palestinarekin kolektiboak deitutako manifestazioan. Gazako Zerrendaren egoera humanitarioa salatu dute bertan, Hamaseko Osasun Ministerioaren arabera, 64.700 pertsona baino gehiago hil eta 164.000 zauritu dituztelako 2023ko urritik.
"Herritarrek protesta egiten badute, gobernuak presionatu eta euren erabakietan eragin dezakete", adierazi du AFPSko kide batek.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.