Vueltako antolatzaileek prentsaurrekoa deitu dute gaur eguerdirako Madrilen
Vueltako azken etaparen azken kilometroan, Madrilgo erdigunean, poliziaren eta manifestarien arteko liskarrak sortu ziren, ibilbideko hesiak bota zituztenean. Guztira, bi pertsona atxilotu zituzten eta 22 agente zauritu.
Vueltako antolatzaileek prentsaurrekoa deitu dute astelehen honetarako, 12:00etan, Madril iparraldeko hotel batean. Javier Guillen zuzendariak agerraldia egingo du azken etapa bertan behera utzi zuten Israelen aurkako protestak salatzeko.
Espainiako Vueltako 90. edizioak amaiera izan du helmugarako 56 kilometroren faltan. Izan ere, Palestinaren aldeko manifestazioek etapa azken kilometroetako errepidea hartu zuten, azken etapa bertan behera uztera behartuz.
Azken kilometro horretan poliziaren eta manifestarien arteko liskarrak sortu ziren, ibilbideko hesiak bota dituztenean. Orduan hasi dute manifestariek bat-bateko martxa bat, etapako ibilbidean zehar. Guztira, 2 atxilotu izan ziren, eta 22 agente zauritu.