'Ibaitik Itsasora' martxa Hendaian amaitu da, Euskal Herrian zehar palestinar herriaren alde ibili ondoren
Ehunka pertsonak "genozidioa amaitzeko" eta "Israeli boikota egiteko" eskatu dute lau orduz Hendaiako kaleetan, eta "Europaren konplizitatea" salatu dute.
"Ibaitik Itsasora" martxa, Tuteran. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik hartutako argazkia
Ibaitik Itsasora martxa larunbat honetan iritsi da azken helmugara, Hendaian (Lapurdi), 11 egunez Euskal Herriko hainbat puntu zeharkatu ondoren. Ekimena joan den irailaren 10ean abiatu zen, Tuteratik.
Ekimena Ebro ibaiaren ertzean hasi eta itsasoan amaitu da, eta "euskal gizarteak Palestinako herriak bere lurralde historikoan, Jordan ibaitik Mediterraneo itsasoraino, askatasunean, berdintasunean eta justizian bizitzeko duen legezko nahiari emandako babesa irudikatzea du helburu", antolatzaileek azpimarratu dutenez.
Ehunka pertsonak "genozidioa amaitzea" eta "Israeli boikota egitea" eskatu dute Hendaiako kaleetatik igaro diren lau orduetan. Era berean, "Europaren konplizitatea" salatu dute.
Larunbat honetan, Maddalen Arzallus eta Aitor Sarriegibertsolariek bat egin dute ekimenarekin, baita Xiberoots taldeak ere.
Ibilbideak, ikuspegi estrategiko eta sinboliko batekin diseinatua, Euskal Herriko hainbat eremu batu ditu, eta bi helburu nagusi izan ditu: alde batetik, herri eta hirietan kausa palestinarrari laguntzeko sarea mobilizatzea eta indartzea, etapa bakoitzean tokiko komunitateek, artistek eta aktibistek antolatutako jardueren bidez.
Bestetik, antolatzaileen arabera, "Palestinako herriaren okupazioarekin eta genozidioarekin zuzenean edo zeharka kolaboratzen duten Euskal Herriko enpresak eta erakundeak ikusaraztea eta salatzea".
Ibaitik Itsasora "salaketa, mobilizazio eta elkartasun internazionalistarako tresna" gisa aurkeztu da, Euskal Herriko gizarte sektore zabalek giza eskubideekin eta kausa palestinarrarekin duten konpromisoa indartzen duena.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.