Bilboko hilketagatik atxilotutakoak ez dira talde biolentoetako kideak, Ertzaintzaren uruaren arabera
"Elkar ezagutzen ez zuten bi gazte taldekoak ziren" hiru atxilotuak eta hildakoa. Dirudienez, elkarri irainka hasi zitzaizkien, eta azkenean liskarra gertatu zen. Ertzaintzaren buruak adierazi du atxilotuek ez dutela banda edo talde biolentoekin loturarik.
Igandean Bilboko Fika kalean 28 urteko gaztearen hilketa egotzita atxilotutako hiru pertsonak ez omen dira talde biolentoetako kide izango, Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak aurreratu duenez.
Komunikabideen aurrean egindako agerraldian azaldu duenez, "etxerako bidean zeudela, elkar ezagutzen ez zuten gazteak ziren" hiru atxilotuak eta hildakoa. Antza denez, elkarri irainka hasi zitzaizkien, eta bi gazte borrokan hasi ziren. Bujandaren hitzetan, "kasualitatea izan zen". Izan ere, ikerketaren arabera, "ez dira banda edo talde biolentoetako kideak".
Ertzaintzaren buruak aurreratu duenez, ikerketak zabalik jarraitzen du, baina baztertu egin dute atxiloketa gehiago egitea.
Arma zuriz eragindako zauriak
Guztira, Ertzaintzak hiru atxiloketa egin ditu 28 urteko gaztearekin lotuta: bi Bilbon eta beste bat Getxon, ustezko inplikatuetako batek bere burua entregatzea erabaki zuen eta. Atxilotuak hiru gizon dira, 31, 21 eta 28 urtekoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.