Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaoren zerbitzua bere onera etorri da, egun gorabeheratsu baten ondoren

Gaur goizeko matxuren ostean, Metro Bilbaok gorabeherak izan ditu berriro ere arratsaldean.  Iluntzeko 23:00ak inguruan, konpainiak jakinarazi du arazoak konpondu dituztela eta zerbitzua berriro martxan dela. 

20231025101013_metro-bilbao-greba-sektore-publikoan_
Bilboko metroa. Artxiboko argazkia.

Metro Bilbaoren zerbitzua bere onera etorri da. Gaur goizeko izandako arazoen ostean, "arazo teknikoek" berriro eragin diote zerbitzuari arratsaldean, eta kaosa izan da nagusi hainbat ordutan. Azkenean, gaueko 23:00ak inguruan, ohar labur baten bidez, konpainiak jakinarazi du matxura konpontzea lortu dutela eta zerbitzu guztiak martxan direla. 

Zehazki,  etenda  egon da Lutxana eta Abando arteko zerbitzua, eta Gurutzeta eta San Inazio artekoa. 

Azaldu dutenez, gaur goizeko intzidentzia "berriro gertatu da", eta "sare osoan atzerapen orokorrak" eragin ditu.

Goizeko zein arratsaldeko gorabeherak puntako orduetan gertatu dira, eta bidaiariak alternatiba bila izan dira beren lanetatik joateko eta itzultzeko.

Matxurak goizean

Gaur goizean, 08:30ak aldera, konboi batek matxura bat izan du San Inazio eta Sarrikoko geltokien artean. Ondorioz, trenen zirkulazioa ia bi orduz eten da Indautxu eta San Inazio geltokien artean.

Hala ere, zerbitzua 10:30ak aldera berrezarri da.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X