TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Eskola jazarpenaren aurkako eguna, klima aldaketari buruzko goi bilera eta abisu horia itsasaldeko arriskuagatik

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Ikasleak hezkuntza zentro batean kanpoaldean. EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Eskola jazarpenaren aurkako eguna: Eskola jazarpenaren aurkako egunarekin bat eginez, adimen artifiziala ziberjazarpena gauzatzeko nola erabiltzen den aztertu dugu Mikel Cerezo gizarte hezitzaile eta adikzioetan adituarekin. 

-  Klima aldaketari buruzko goi-bilera (COP30): Datorren astelehenean hasiko den klima aldaketari buruzko goi-bileraren atarian (COP30), munduko 57 buruzagi bilduko dira gaur biharretan Belem hirian (Brasil), batzarra prestatzeko. 

- Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du itsasaldeko arriskuagatik. Arratsaldeko itsasgoran, olatuek bi metro eta erdiko altuera har dezakete. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X