TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Metro Bilbaok 30 urte, Mazon ikerketa batzordearen aurrean eta Palestinako selekzioa Loiura iritsiko da

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

itzalaldiaren biharamuna martxan bilboko metroa-bilbao-operativo-tras-apagon-efe
Bilboko metroa. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Metro Bilbaok 30 urte: Gaur, 2025eko azaroak 11, Metro Bilbaok 30 urte bete ditu. Hiru hamarkada hauetan, metroak Bilbo Handiaren mugikortasuna eraldatu du, itsasadarraren bi aldeak lotuz eta Bizkaiko hiriburua Kabiezes, Plentzia eta Basaurirekin lotzen duen sarea ehunduz. Etorkizunera begira, linea berriak eraikitzeko proiektuak mahai gainean daude. 

Mazon, ikerketa batzordearen aurrean: Carlos Mazon Valentziako Generalitateko jarduneko presidenteak deklaratuko du Valentziako Parlamentuan 2024ko urriaren 29ko goialdeko borraska ikertzen ari den ikerketa batzordearen aurrean. Bien bitartean, PPk eta Voxek haren ordezkoa adostu ezinik jarraitzen dute. 

- Palestinako selekzioa Euskal Herrira: Palestinako futbol selekzioa gaur goizean iritsiko da Euskal Herrira. Datorren larunbatean Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, 20:30ean. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X