Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko baztertu du museoko Patronatuak
Arratsaldean egindako bileran aho batez hartu dute azken erabakia, proiektuaren bideragarritasun faltagatik. Egitasmoa aurrera eramateko zailtasun handiena Murueta ontziola dagoen lur zatiaren egoera juridikoa dela jakinarazi du Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak.
Urdaibaiko Guggenheim museoaren egitasmoa behin betiko bertan behera utzi du museoko Patronatuak, aho batez, astearte arratsalde honetan Bilbon egin duen bileran. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura sailburuak eta Miren Arzalluz Museoko zuzendariak eman dute erabakiaren berri prentsaurrean.
Miren Arzallusek azaldu duenez, Urdaibaiko museoaren zabalkuntzarekin aurrera ez jarraitzeko erabakia "2023ko abendutik egin den hausnarketa eta azterketa sakonetik" eratorritako ondorioak aztertu ondoren hartu da.
Elixabete Etxanobek gehitu du ez dela erabaki erraza izan. Bere hitzetan, gelditzeko erabakia hartzeko arrazoi nagusia "ontziola dagoen lurzatiaren egoera juridikoan" dago. Artearen eta naturaren arteko lotura han egitea bilatzen bazuten ere, museoaren eraikina bertan jartzeak "tramitazio luze, konplexu eta berme osorik gabekoa" eskatzen duela jakinarazi du.
Beraz, ahaldun nagusiaren hitzetan, "erabaki arduratsua" hartu du Patronatuak, "arrakastarako baldintzarik ematen ez delako".
Proiektua bertan behera uztea erabaki duten arren, Ibone Bengoetxea lehendakariordeak azpimarratu du Busturialdea-Urdaibai eskualdea "lehentasuna" dela Foru Aldundiarentzat zein Eusko Jaurlaritzarentzat. Bertan egin den entzute prozesua "kalitate demokratikoko adierazpena" izan dela iritzi dio eta "lurraldea hobeto ezagutzeko" aukera eman diela.
Prozesua ez dela amaitu jakinarazi du, baina herritarren "kezkak, espektatibak eta lehentasunak" agerian utzi dituela gaineratu du. Hori dela eta, erakundeak "eskualdearen garapen jasangarriarekin konprometitzen" direla azpimarratu du eta herritarren "kezka horiei erantzuteko egitasmoak" burutuko dituztela agindu du.
Guggenheim Bilbao Museoari dagokionez, Bengoetxeak argi utzi du erakundeak alboan izango dituela hurrengo plan estrategikoa burutu eta etorkizunerako ibilbide orri bat garatzeko 2026an hasiko duen hausnarketa prozesuan.
Izan ere, Miren Arzallusen hitzetan, plan estrategiko horretan, “eztabaida museologiko eta artistiko garaikideak dakartzan erronka eta paradigma berriei” helduko die museoak. "Behar den denbora eta askatasuna hartuko dugu", esan du, museoan izango duen "alternatibak ze forma hartuko duen pentsatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.