2025: Tragediak markatutako urtea errepideetan, batez ere Nafarroan
2025ean 90 pertsona hil dira trafiko istripuetan; horietatik, 47 Nafarroan.
2025 urteak balantze tragikoa utzi du Hego Euskal Herriko errepideetan, 90 pertsona hil baitira trafiko istripuetan. Horrenbestez, azken hura urterik hilgarrienetako bat izan da, bereziki Nafarroan, ezbehar-tasa izugarri igo baita.
Izan ere, 47 pertsona hil dira 2025ean Nafarroan, 2024an baino 23 gehiago. Beraz, aurreko urteko hildakoak ia bikoiztu egin ditu. Antzeko datuak aurkitzeko 2007ra arte egin beharko genuke atzera, orduan 50 pertsona hil baitziren; alegia, 2023tik 2024ra bitartean izandako hildakoen batura ez da ezta 2025ak utzitako kopurura hurbiltzen.
Datuak oso urrun daude Foruzaingoaren Plan Estrategikoan ezarritako helburuetatik. Izan ere, horrek gehienez 15 hildako izatea zuen mugarri, luzez gainditutako zifra.
Euskadin ere trafiko istripuen biktimen gorakadarekin amaitu da urtea. Guztira, 43 pertsona hil dira EAEko errepideetan 2025ean, 2024an baino sei gehiago; 17 Araban, 17 Gipuzkoan eta 9 Bizkaian.
Gabon zahar tragikoa
Abenduaren 31n zenbatu ziren azken bi zirkulazio-istripu hilgarriak.
Legution, 61 urteko gizon bat hil zen auto batek eta furgoneta batek talka eginda, N-240 errepidean.
Ordu batzuk geroago, Hernanin, 24 urteko motorzale bat hil zen auto batekin talka eginda, GI-2132 errepidean. Azken kasu horretan, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta balizko lekukoen laguntza eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian