Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artxibatu egin dute Iruñeko unibertsitateko karparen inguruan egindako sexu-erasoagatiko salaketa

Erasoa urriaren 23ko gauean gertatu zen, Iruñeko unibertsitate-karpatik gertu. Emakume gazte bat bortxatu zuten, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Ustez inplikatuta zeuden lau gizon atxilotu eta espetxeratu zituzten, baina, DNA probak haien profil genetikoarekin bat ez zetozela egiaztatu ondoren, epaileak aske utzi zituen lau espetxeratuak.

20210506161835_palacio-justicia-pamplona_
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Iruñeko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak artxibatu egin du, egile ezagunik ez delako, joan den urrian Nafarroako hiriburuko unibertsitate-festa baten inguruan izandako sexu-erasoaren salaketa. Atxilotutako lau gizonak errugabe direla baieztatu dute DNA frogek. 

Diario de Navarra egunkariak aurreratu du informazioa, eta iturri judizialek EFEri baieztatu. 

Erasoa urriaren 23ko gauean gertatu zen, Iruñeko unibertsitateko karpatik gertu. Emakume gazte bat bortxatu zuten, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.

Ondoren, Udaltzaingoak lau gizon atxilotu zituen, inplikatuta zeudelakoan, eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak behin-behinean espetxeratzea agindu zuen, urrian, komunikatuta eta fidantzarik gabe, sexu-erasoa (bortxaketa) eta lapurreta delituak egotzita.

Abenduaren 19an, DNA frogak gizon horien profil genetikoekin bat ez zetozela egiaztatu zuen, eta epaileak aske utzi zituen lau espetxeratuak.

Ebazpen judizialean, magistratuak azaldu zuen DNA proben emaitza jaso ondoren hartu zuela erabakia, "profil maskulino bat badago, baina ez dator bat ikertutako inorekin", dio. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X