SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat zauritu da Bilbon, etxebizitza batean sua piztuta

Gertaera 19:15ak aldera jazo da, San Adrian kaleko etxebizitza batean. Zauritutako emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, garretatik ihesi leihotik salto egin ostean.

Una mujer herida en un incendio en una vivienda en Bilbao

Sutea Bilboko San Adrian kaleko eraikin batean. Argazkiak: EITB Media

Emakume bat zauritu da ostiral honetan Bilbon, etxebizitza batean sua piztuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera 19:15ean jazo da, San Adrian kaleko eraikin batean.

Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, garretatik ihesi leihotik salto egin ostean.

Bertaratu diren suhiltzaileek sua itzali dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X