Epaileak Errejonen kontrako auzia artxibatzea baztertu du eta otsailaren 17rako deitu du
Magistratuak autoan dioenez, "ez dago auzia ixteko arrazoirik", eta argitu du ez daukala Elisa Mouliaa auzitik erretiratu izanaren jakinarazpen ofizialik, eta, beraz, hark "akusazio partikularraren figura" izaten jarraitzen duela.
Errejon, 2025eko urtarrilean, epaitegitik ateratzen. Europa Pressen artxiboko argazkia.
Adolfo Carretero epaileak errefusatu egin du Iñigo Errejon diputatu ohiaren kontrako auzia artxibatzea, eta otsailaren 17rako deitu du, ahozko epaiketa zabalduko diola jakinarazteko, 2021eko urrian Elisa Mouliaari sexu-erasoa egin izana egotzita.
Magistratuak autoan dioenez, "ez dago auzia ixteko arrazoirik", eta argitu du ez daukala Elisa Mouliaa auzitik erretiratu izanaren jakinarazpen ofizialik, eta, beraz, hark "akusazio partikularraren figura" izaten jarraitzen duela.
Asteartean jakinarazi behar zion epaileak Errejoni ahozko epaiketa abiatu behar zuela, baina magistratuak bertan behera utzi zuen, "segurtasun juridikoagatik", aktoreak argitu arte Sumarreko bozeramaile zenaren kontrako prozedurari eusten zion ala ez.
Egun batzuk lehenago, Mouilaak sare sozialen bidek jakinarazi zuen Errejonen kontrako prozesuratik erretiratzeko asmoa zuela, baina adierazi zuen horrek ez zuela esan nahi akusazioetan atzera egiten zuenik, baizik eta "muga" bat jarri nahi zuela. Gaineratu zuenez, erabaki hori hartu zuen "beste ezein biktimak ez duelako salatzeko pausoa eman" eta "bakarrik" sentitzen zelako "denari aurre egiteko".
Hala ere, Fiskaltzak behin-behineko ondorioen idatzian Errejonen absoluzioa eskatzen zuela jakin orduko, Mouliaak hedabideen aurrean iragarri zuen diputatu ohiaren kontrako prozesuan jarraituko zuela. "Mespretxagarri" jo zuen Ministerio Publikoaren jokabidea.
Egun bat lehenago, Errejonek auzia artxibatzeko egindako eskaera aztertzeko bildu zen Madrilgo Probintzia Auzitegia. Diputatu ohiak, zehazki, prozesatu zueneko ebazpena baliogabetzeko eskatu zion magistratuari. Auzitegiak ez du oraindik horren inguruko erabakirik jakinarazi.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean