Couso auzian AEBen kolaborazio falta salatu du Auzitegi Nazionalak
Jose Couso kameralariaren heriotzaren inguruko auzian AEBen kolaborazio falta salatu du Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Espainiako Gobernuaren aurrean. Halaber, Estatu Batuek aldebiko estradizio tratatua bete ez izana ere salatu du epaileak, Justizia Ministerioari helarazitako idatzi batean.
Pedrazek bertan azpimarratu duenez, AEBetako agintariek ez dute bete behin baino gehiagotan egindako eskari judiziala, eta ez diete auzipetuei ''prozesamenduaren berririk eman''.
Guztira, hiru militar daude auzipetuta (bilatzeko eta atxilotzeko aginduarekin), Jose Cousoren heriotza eragin zuen tiroa ustez agindu, baimendu eta egitea egotzita.
AEBetako agintariak estalketagatik inputatzea baztertu du
Bere idatzian, epaileak baztertu egin du ustezko estaltze delitu batengatik AEBetako agintariak ikertzeko eskaera, salaketa horrek Auzitegi Nazionalaren eskumenekin bat ez datorrela argudiatuta.
Ildo horretan, estradizio hitzarmenaren nondik norakoak berrikustea Gobernuaren eskumena dela gogoratu du, eta, horregatik igorri dio idatzi Justizia Ministerioari.
Irakeko gerran hil zuten Couso, 2003ko apirilaren 8an, Bagdadeko Palestina hotelean irudiak grabatzen ari zela erasoa jasan ondoren. Gerraren berri ematen ari ziren kazetariak zauden hotel horretan, eta beste bi lagun ere hil zituzten bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi du egungo finantzaketa ez dela nahikoa etorkizuneko pandemia "are handiagoei" aurre egiteko
Egoera oso bestelakoa da duela hamar urtekoarekin alderatuta: mundua zatituago dago, zorpetuago eta herritarrak babesteko gaitasun txikiagoarekin. Ondorioz, osasun krisien ondorioak are suntsitzaileagoak izan litezke gizartean eta ekonomian.
Amnesty Internationalek ohartarazi du iaz heriotza-zigorrak % 78 igo zirela, 1981tik hona izandako kopururik handienera iritsi arte
2.707 kasu erregistratu ziren 2025ean, erakundeak 44 urtetan erregistratutako kopururik handiena. Exekuzio horien ia % 80 Iranen burutu ziren.
"Hondius" gurutzaontzia Rotterdamera iritsi da, garbiketa eta desinfekzio lanetarako
Itsasontzian zihoazen 27 lagunei osasun probak egingo dizkiete eta berrogeialdia egin beharko dute.
91 lagun hil dira dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoan, ustez ebolak jota
Kongoko Errepublika Demokratikoko Osasun Ministerioaren arabera, kutsatutakoak, berriz, 350 dira.
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak
Joan den ostegunean Turkiatik atera ziren ontziak. Israelgo Itsas Armadak ontzidia osatzen duten 57 ontzietatik 10 geldiarazi dituelakoan daude.
Txinak urtean gutxienez 17.000 milioi dolar gastatuko ditu AEBetako nekazaritza-produktuetan
Etxe Zuriak ohar batean jakitera eman duenez, bi buruzagiek lortu dituzten akordioak "mundu osoko enpresen eta kontsumitzaileen egonkortasuna eta konfiantza hobetuko dute".
Kubako Gobernuak gida bat zabaldu du eraso militar baten aurrean babesteko
"Babestu, eutsi, biziraun eta garaitu" dokumentuak hainbat gomendio biltzen ditu, hala nola edateko urarekin, elikagaiekin, irratiarekin, linternekin, botikinekin eta higiene-gaiekin motxila bat prestatzea. Horrez gain, aireko alarma-seinaleei eman beharreko arretaren berri jasotzen da.
OMEk "nazioarteko osasun publikoko larrialdia" deklaratu du Kongon eta Ugandan atzemandako ebola agerraldia dela eta
Zortzi kasu baieztatu dira Kongon, eta 246 kasu susmagarri eta 80 heriotza posible daude. Ugandan ere baieztatu dituzte kasuak.
'Hondius' ontzian bidaiatu zuen kanadar batek positibo eman du hantabirusean
Kasu honekin, jada 12 dira hantabirusak kutsatutako gurutzaontziko bidaiariak. Bestalde, Madrilen ospitaleratutako 70 urteko espainiarra egonkor dago eta hobera egiten ari da. Ez dago infomaziorik Frantzian oso larri ospitaleratuta dagoen 65 urteko emakumearen inguruan.
Zazpi zauritu, horietako lau larri, Modenan izandako auto harrapaketa batean
Atxikitzen saiatu den pertsona bati laban batekin egin dio eraso gidariak. Lekukoek baztertu egin dute istripua izan denik, "orduko 100 kilometro orduko abiaduran zihoalako autoa, Modena hirigunean".