Epidemia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBk bi hegazkin mobilizatu ditu Europako herritarrak Txinatik ateratzeko

250 frantses inguru irtengo dira lehen hegaldian eta edozein herritartasuneko beste 100 bigarren hegaldi batean.
Langile bat Nanchang hiriko tren-geltokia desinfektatzen.
Langile bat Nanchang hiriko tren-geltokia desinfektatzen. Argazkia: EFE

Europako Batzordeak Europar Batasunaren babes zibileko mekanismoa jarri du martxan, Frantziak eskatuta, Europako herritarrak Wuhandik aterako dituzten bi hegazkin mobilizatzeko.

Mekanismo horren bidez, eskualdean dagoen Europar Batasuneko edozein herritarrek aberriratzea eskatu dezakeela adierazi du erkidegoko Exekutiboak, herritartasuna edozein izanda ere. Gainera, EBk garraioaren kostuaren zati bat ordainduko du.

Bruselaren arabera, lehen hegaldia Frantziatik irtengo da asteazken goizean eta 250 frantses garraiatuko ditu. Bigarren hegaldia ere aste honetan irtengo da eta kide diren Estatuetako 100 herritar garraiatuko ditu.

Europako Batzordearen arabera, Frantziarena jaso duten lehen laguntza eskaera izan da, eta komunitateko gainerako kideek ere antzerako eskaerak egitea espero dute datozen egunetan.

Momentuz, programa horren bidez soilik osasuntsu dauden europar herritarrak edo koronabirusaren sintomarik ez dutenak irten ahalko dira Wuhandik.

Bestalde, Brusela "prest" dagoela kide diren Estatuei laguntzeko eta koronabirusari erantzun "tinko eta koordinatu" bat emateko adierazi du Stella Kyriakides Osasun komisarioak.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X