Neurri berriak Iparraldean: covid pasaportea tabernetarako eta txertoa derrigorrezkoa osasun langileentzat
Txertaketa-ziurtagiria edo herritarrek koronabirusa gainditua dutela erakusten duen ziurtagiria, hau da, jende-pilaketa handietan erabiltzen den osasun-pasaportea, Ipar Euskal Herriko jatetxeetan, antzokietan eta zinema-aretoetan baliatzen hasiko dira, datorren astetik aurrera. Hala iragarri du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak astelehen honetan, telebistan emandako agerraldian; gainera, zehaztu duenez, osasun-langileek eta pertsona zaurgarriekin lan egiten duten beharginek, adinekoen egoitzetako langileek, txertoa jasota izan beharko dute irailaren 15erako; hala ez balute egingo, zigortuko lituzkete.
"Zenbat eta txerto gehiago jarri, orduan eta leku txikiagoa izango du birusak hedatzeko", esan du Estatuburuak telebistan emandako hitzaldian. Adierazi duenez, neurri berrien xedea Delta aldaeraren eragina murriztea izango da; izan ere, aldaera hori gero eta kutsatze gehiago ari da sortzen: egun, Frantziako kutsatzeen % 50etik gora.
Hala, uztailaren 21etik aurrera, osasun-pasaportea 50 pertsonatik gora izango diren kultura-lekuetan eskatuko dute. Orain arte, beharrezkoa izan da diskoteketara sartzeko, baita 1.000 pertsonatik gorako gizarte- eta kirol-ekitaldietan ere.
Abuztuan, aldiz, immunitate-froga edo txertoaren pauta osoa jaso izatearen froga 12 urtetik gorakoei ere eskatuko zaie, kafetegietan, jatetxeetan, tabernetan, ibilbide luzeko autobusetan eta trenetan, eta hegazkinetan. Horren helburua da eszeptikoenek ere txertoa hartzea, kanpainari beste astindu bat emate aldera.
PCR probak eta antigeno-probak ordainpekoak, mediku batek ez baditu agindu
PCR probak eta antigeno-probak, udazkenetik, ordainpekoak izango dira, ez bada mediku batek agindu dituela. Orain arte, Gizarte Segurantzak ordaindu egin ditu.
"Txertaketa ez da nahitaezkoa izango herritar guztientzat, baina bultzatuko dugu, ahalik eta herritar gehienek jasotzeko", laburbildu du Macronek.
Macronek Frantziako susperraldi ekonomikoan sakondu nahi izan du; izan ere, horretarako ezinbestekotzat jotzen du herritar guztiak txertatzea. Igandean, Frantzian, 35,8 milioi lagunek zuten jasota gutxienez txertoaren dosi bat (herritarren % 53,4k), eta 27,4 milioik, hau da, % 41ek, pauta osoa zuten jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.
AEBk Bagdaden duen enbaxadari eraso diote
Drone batekin egindako erasoak kalte handiak egin ditu Irakeko hiriburuko erdigunean dagoen eraikinean, baina oraingoz ez dute jakinarazi biktimarik izan den ala ez.
AEBk Kharg uhartea bonbardatu du, eta Iranek erantzun du Arabiar Emirerri Batuetan erasotzeko eskubide "legitimoa" duela
AEBk irandarren 90 bat base militar baino gehiago jo ditu uhartean. Teheranek estatubatuarren baseen aurkako erasoak egiten jarraitu du Persiar golkoko herrialdeetan, eta Israeli ere eraso dio.
Kubak eta AEBk elkarrizketak abiatu dituzte, Trumpen mehatxuen ondoren
Aurreneko kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak aurkitzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".
AEBk Errusiako petrolioaren gaineko zigorrak leuntzea kritikatu dute Europako buruzagiek
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ohartarazi du zigor horiek leuntzeak Moskuren jarrera indartzen duela, eta 10.000 milioi dolar gehiago ematen dizkiola Ukrainaren aurkako gerrarekin jarraitzeko.
NASAk apirilaren 1ean abiatuko du Artemis II misioa, 50 urten Ilargira egingo duten lehen hegaldi tripulatua
AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten.