TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ukrainari buruzko bilera Parisen, su etenaren bigarren fasea Gazan eta udaberri giroa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Volodimir Zelenski, Ukrainako presidentea, artxiboko irudi batean
Volodimir Zelenski, Ukrainako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ukrainari buruzko bilera Parisen: Emmanuel Macron Frantziako presidenteak batzar bat antolatu du arratsalderako Parisen Europako gainerako agintariekin Ukrainako gerraz hitz egiteko, Donald Trump AEBko presidenteak Vladimir Putin Errusiakoarekin gerrari amaiera emateko elkarrizketei ekin ostean. Frantziako gobernuburua ez ezik, bertan izango dira Alemania, Italia, Polonia, Espainia, Danimarka, Erresuma Batuko eta Herbehereetako agintariak ere. Europako agintariak azken egunotan gogor ahalegindu dira Trumpek bake negoziazioak Errusiarekin soilik bidera ez ditzan.

- Su etenaren bigarren fasea Gazan: Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk segurtasun kabinetearen bilera deitu du su etenaren bigarren fasea negoziatzeko. Otsailaren 3an ziren hastekoak meniaren bigarren fasearen inguruko negoziazioak, baina oraindik ez dute hizketaldirik izan. AEBk Ekialde Hurbilean duen ordezkari Steve Witkoffek Fox telebista kateari egindako adierazpenetan azaldu duenez, astean zehar ere hitz egiten jarraituko dute, "oraindik erabaki gabe dagoen lekuren batean". 

- Udaberri giroa: Asteburuko giroak jarraipena izango du abiatu berri dugun aste honetan, eta giro epel eta hego haizetsua nagusituko da aste osoan. 18 ºC inguruko tenperatura maximoak izango dira aste osoan, eta egun lainotuak eta argiagoak tartekatuko diren arren, ez da euririk espero eta eguzkia nagusituko da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X