Albiste izango dira: Menia merkataritza gerran, Glasgow Rangers-Athletic eta suteen prebentzioa etxean
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Menia merkataritza gerran: Donald Trump AEBko presidenteak mundu osoaren aurka abiatutako merkataritza gerrak ezusteko norabide aldaketa egin du. Agintari estatubatuarrak gordindu egin du Txinaren aurkako guda, % 125era igo baitizkio muga-zergak, baina, aldi berean, 90 egunez eten dizkie AEBren aurka neurririk hartu ez duten 75 herrialderi eta % 10eko arantzel unibertsala ezarri die. Ustekabean, Trumpek AEBren aurka neurririk hartu ez duten herrialdeen zerrendan sartu du Europar Batasuna (gaur bertan lehen muga-zergak onartu dituzten arren), eta, ondorioz, 27ek % 10eko tarifa izango dute hiru hilabetez, % 20koa izan beharrean.
- Glasgow Rangers-Athletic: Athleticek Glasgow Rangersen aurka jokatuko du Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partida. Neurketa Glasgoweko Ibrox Stadiumen jokatuko da, 21:00etatik aurrera. Zuri-gorrien helburua da joaneko norgehiagokan emaitza ona ateratzea, San Mameseko apirilaren 17ko itzuliko norgehiagokan aurrera egiteko aukera gehiago izateko. Yuri Berchiche da Athleticen baja bakarra Glasgoweko partidarako. Ernesto Valverde entrenatzaileak prest ditu beste jokalari guztiak.
- Suteen prebentzioa etxean: Etxean suteak piztea nola eragotzi eta larrialdi egoeretan nola jokatu bertatik bertara azaldu du Xarles Sainz de Aja Bizkaiko Foru Aldundiko prebentzio zerbitzuko suhiltzaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.