Trumpek Zelenski jaso du Ukrainan bakea bilatzeko bilera erabakigarria baino lehen
Volodimir Zelenski AEBra bidaiatu duten Europako buruzagi batzuekin bildu da Etxe Zurian, Donald Trump AEBko presidentearekin elkartu aurretik.
Donald Trump AEBko presidenteak Volodimir Zelenski bere homologo ukraniarra hartu du astelehen honetan Etxe Zurian, Errusiak 2022an hasitako gerrari amaiera emateko bilera erabakigarria egin baino lehen, Kievi babesa emateko Washingtonera joan diren Europago zenbait buruzagiren begiradapean.
Alkandora eta jaka beltzak jantzita, Trumpek Zelenskiri harrera egin dio Etxe Zuriaren Mendebaldeko Hegalean, eta aurretik iritsi diren gainerako buruzagi europarrak Hegoaldeko Arkupetik sartu dira.
"Gaur dena ondo badoa", bi agintarien eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen arteko goi-bilera bat egin daitekeela ziurtatu du Trumpek, Ukrainan bakea lortzen saiatzeko.
Bilera hau mugarri izan daiteke Ukrainako gerran. Trump eta Vladimir Putinen arteko Alaskako goi-bilera izan eta 48 ordu eskasera iritsi da bilera. Su-eten soil batetik haratago doan bake akordio bat lortzeko aukerak aztertzeko balioko du, eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak, Europako beste buruzagi batzuek eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak ere parte hartuko dute, Zelenskik hala eskatuta.
Azken egunotan, Moskuren eta Kieven arteko zuzeneko itun baten beharra publikoki defendatu du Trumpek, eta Kremlinen proposamenak helarazi dizkie Zelenskiri eta Europako hainbat buruzagiri. Horien artean, Errusiak Donetsk eta Luhansk eskualdeak eskatzen ditu, gerrari amaiera emateko ezinbesteko baldintza gisa.
AEBko presidenteak behin eta berriz esan du su-etena ez dela nahikoa, eta nahiago du behin betiko bakea lortzeko bidean aurrera egin. Hurrengo urratsa Zelenski eta Putinekin hiru aldeko goi-bilera bat egitea izango litzateke.
Moskurentzat, Donetsk eta Luhansk entregatzeaz gain, negoziazioan daude beste eskualde batzuen etorkizuneko estatusa, hala nola Jerson eta Zaporiyia, baita Krimea ere, errusierarekin eta mendebaldeko zigorrekin lotutako beste eskaera batzuekin batera.
Kievek, aldiz, behin eta berriz errefusatu du edozein lurralde ematea, eta segurtasun berme sendoak eskatzen jarraitzen du, Europar Batasunean eta NATOnsartzeko eskubide subiranoaz gain.
Lurraldeekin batera, negoziazioen beste gakoa segurtasun bermeak dira, alegia, nork bidaliko dituen tropak behin gerra amaituta bakeari eusteko. Trumpen gobernuak dio AEBk ere parte har dezakeela indar horretan, NATOko aliatuekin batera.
Zelenski Europako eta Baltikoko kideekin harremanetan egon da asteburuan, eta EBko hainbat gobernuren babesarekin iritsiko da Washingtonera, bakea ezin dela aldebakarreko kontzesioen kontura lortu lelopean. Hala ere, zenbait agintarik, Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak kasu, onartu dute akordio azkar eta egonkor batek su-eten hauskor bat baino gehiago balio dezakeela.
Europako hainbat buruzagirekin Washingtonen bildu da Zelenski Trumpekin elkartu aurretik, tartean Emmanuel Macron Frantziako presidentea, Merz bera, Georgia Meloni Italiako lehen ministroa eta Alexander Stubb Finlandiako presidentea.
Europako Kontseiluko presidenteak bideokonferentzia bidezko bilera deitu du biharko, Trumpen eta Zelenskiren arteko bileraren berri emateko Europako agintariei.
Errusiaren erasoak batzarraren atarian
Putinek indar mezu bat bidali dio Ukrainari bart gauean. Negoziazioen atarian, bonbardaketa gogorra egin du Kharkiv hirian. Gutxienez 7 lagun hil ditu Errusiak, tartean familia bereko lau kide.
Erasoa zibilen eraikinen kontrakoa izan da, misilak eta dronak erabiliz.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.