TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Israel eta Hamasen arteko bake negoziazioak, Donostiako Aquariumak 100 urte eta gripearen txertaketa kanpaina

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

FOTODELDIA CIUDAD DE GAZA (---), 05/10/2025.- Palestinos caminan por el barrio de Al Remal durante una operación militar israelí en la ciudad de Gaza, Franja de Gaza, 05 de octubre de 2025. Según la ONU, alrededor del 90 por ciento de la población, o 1,9 millones de personas en Gaza, han sido desplazadas desde el inicio del conflicto. Más de 67.000 palestinos han muerto en la Franja de Gaza desde octubre de 2023, según el Ministerio de Salud palestino, y alrededor de 1.200 israelíes han muerto desde el lanzamiento de una campaña militar israelí en respuesta a un ataque transfronterizo de Hamás el 07 de octubre de 2023. EFE/MOHAMMED SABER
Gaza hiriko eguneroko bizitza. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak: 

Israel eta Hamasen arteko bake negoziazioakIsraelgo eta Hamaseko negoziatzaileek astelehen honetan aztertuko dute Trumpek proposatutako plana. Hamas bahitu guztiak askatzeko prest agertu da preso palestinarrak libre uztearen truke, baina su etenerako planaren xehetasun batzuk eztabaidatzeko eskatu du.

Aquariumak 100 urte: Donostiako Aquariumak 100 urte bete ditu 2025an, eta Esther Irigaray zuzendariarekin museoaren iraganaz eta geroaz hitz egin dugu. 

Gripearen txertaketa kanpaina: Osakidetzak gripearen txertaketa kanpaina abiatuko du astelehen honetan 60 urtetik gorakoentzat eta herritar zaurgarrientzat. Halaber, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere jarriko die txertoa, eta 2 urtetik gorakoei sudurretik emango die.

Nazioarteari buruzko albiste gehiago

Unas 350 personas han sido ya rescatadas mientras continúan las operaciones de búsqueda en zonas de gran altitud, con rutas bloqueadas por varios metros de nieve.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka mendizale harrapatuta daude Everesten, elur-ekaitz handi baten ondorioz

Dagoeneko, 350 pertsona inguru atera dituzte; altitude handiko eremuetan bilaketa-lanekin jarraitzen dute. Elurra pilatu da eta bideak itxita behar izan dituzte. Ekaitzaren ondorioz ehunka mendizale ezin atera geratu ziren larunbat gauean itsas mailatik 4.200 metrora dagoen Gama haranean. Dozenaka denda erori ziren eta haizearen ondorioz helikopteroek ezin izan zuten erreskaterik egin. 

Gehiago kargatu