Putinek ez ditu ontzat eman Europak Ukrainarako bake-planari egindako proposamenak
Errusiako presidenteak salatu duenez, Europako herrialdeek —batez ere, Frantziari, Alemaniari eta Erresuma Batuari egin die erreferentzia—, Moskurentzat "onartezinak" diren eskakizunak jaso dituzte bake-planean. Haren hitzetan, "bake-prozesu osoa blokeatzea" nahi dute.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak atzera bota ditu Ukrainarako bake-planari Europak egindako proposamenak. Hain zuzen, Steve Witkoff Estatu Batuetako ordezkari bereziarekin gaur egitekoa duen bileraren aurretik jakinarazi du buruzagi errusiarrak ez dituela onartuko Europaren eskariak. "Beraiek dira negoziazioetan parte hartu nahi ez dutenak, eta, era berean, Donald Trump AEBko presidenteari trabak jartzen dizkiotenak. Ez dute bakerako planik. Gerraren alde daude", esan du Putinek, VTB bankuak antolatutako ekitaldi batean.
Salatu duenez, Europako herrialdeek —batez ere, Frantziari, Alemaniari eta Erresuma Batuari egin die erreferentzia—, Moskurentzat "onartezinak" diren eskakizunak jaso dituzte bake-planean. Bere hitzetan, "bake prozesu osoa blokeatzea" nahi dute. "Errusiarentzat onartezinak diren baldintzak aurkeztu dituzte. Hori badakite, baina gero, Errusiari leporatuko diote bake-plana atzera botatzea. Helburua hori da. Argi ikusten dugu", gehitu du.
Halaber, berriro ukatu du Errusiak Europako herrialderen bati eraso egin nahi dionik. Halere, argi utzi du: "Europak borroka nahi badu eta bide horretan urratsak ematen baditu, gu horretarako prest gaude une honetan. Baina, ez dugu Europari eraso egiteko asmorik. Askotan esan dut".
Horrekin batera, ziurtatu du Donetsk eskualdeko Pokrovskeko gotorlekua bereganatzea lortu duela Errusiak, hiru urte baino gehiagoko gerran lortutako “garaipenik handiena”, nahiz eta Ukrainak hori ukatu behin eta berriz.
Errusiako eta AEBko ordezkarien arteko bilerak ia bost ordu iraun du, eta 23:00 inguruan amaitu da. Oraingoz, ez dute bertan hitz egindakoari buruz ezer zabaldu. Kremlineko iturriek soilik esan dute bilera "produktiboa" izan dela.
Zelenski, "seinaleen" zain
Bere aldetik, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak esan du AEBko ordezkarien "seinaleen" zain dagoela, Putin-Witkoff bilerak zer eman duen jakiteko. "Bilera amaitutakoan, informazioa zuzenean helaraztekotan geratu dira. Hurrengo urratsak seinale horien araberakoak izango dira", esan du.
Aurreratu duenez, "seinaleak" Ukrainako Gobernuak esperotakoak badira, ordezkaritza bat bidaliko dute "ahalik eta azkarren", Estatu Batuetako kideekin biltzera. "Seinaleek aukera zabaltzen badute, bilera goi-mailakoa izango da", erantsi du, X sare sozialean zabaldutako mezuan.
Irlandako Parlamentuan izan da gaur Zelenski. Bi herrialdeok harreman diplomatikoak ezarri zituztenetik, Ukrainako presidenteak Irlandara bisita ofizialean joan den lehen aldia da. Bere herriak "bake iraunkorra" behar eta nahi duela esan du buruzagi ukrainarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri
Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.
Israelek Iranen lur azpiko kuartelei eraso die, Teheranen
Israelgo Armadaren arabera, 100 eraso baino gehiago egin ditu lurpeko kuartelen kontra, eta jaurtitzeko baseak eta misil balistikoak ere suntsitu ditu. Azpimarratu duenez, "behar beste denbora" iraungo du gerrak . Larunbatetik, 555 pertsona hil dituzte Iranen, Ilargi Gorriaren arabera.
Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz
Ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi, eta zer gertatuko zain daude. Halaber, 3.000 hegaldi baino gehiago bertan behera utzi dituzte asteburuan, Ekialde Hurbileko gatazka lehertu denetik.
Albistea izango dira: Gatazka Iranen, Makina-Erremintaren Azoka eta martxoaren 3aren aurreko eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hezbollak Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu du
Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelaren antzeko trantsizioa proposatu du Iraneraok, eta erasoaldiak "lau aste edo gutxiago" iraun dezakeela adierazi du.
EBk ohartarazi du Ekialde Hurbilak asko duela galtzeko gerra batekin, eta "moderazioa" eskatu du
Europar Batasuneko Kanpo ministroek azken orduotako erasoak salatu dituzte, eta Ormuzko itsasartean zirkulazioa etetea saihesteko eskatu dute, besteak beste.
Irango buruzagi berriekin negoziatzeko prest agertu da Trump
"Hitz egin nahi dute, eta onartu egin dut; beraz, haiekin hitz egingo dut", adierazi du telefonoz egin dioten elkarrizketa batean. Hala ere, ez du zehaztu noiz hasiko diren negoziatzen. Bestalde, Omango Atzerri ministro Badr al Busaidik ziurtatu du Irango bere kide Abas Araqchik esan diola eginahalak egingo dituela erasoak gelditzeko eta egonkortasuna berreskuratzeko"
Khameneiren ondorengoa aukeratu arte herrialdea zuzenduko duen triunbiratua osatu du Iranek
Lehen begiratuan, badirudi Alireza Arafi klerikoa Irango kupulatik eta segurtasun estamentutik urrun dagoela, baina oso inplikatuta dago klerikoen eguneroko zereginetan.
Ziurgabetasuna nagusi hegaldiak bertan behera geratu eta harrapatuta geratu diren euskal herritarren artean
Dozenaka hegaldi bertan behera geratu dira azken orduotako erasoen ondoren, eta milaka turistak ez dakite noiz itzuli ahal izango diren etxera.
Hainbat pertsona hil dira Israel eta Iranen arteko eraso trukean
Alde batetik, Israelek hainbat eraso burutu ditu gaur Teheranen. Bestalde, bederatzi pertsona hil dira Israel erdialdean misil batek jota. Gainera, AEBko hiru militar zendu dira estatubatuarrek eta israeldarrek Iranen aurkako operazioa abiatu zutenetik.