AEB-REN ERASOA VENEZUELAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nicolas Maduro atxilotu ondorengo lehen irudia zabaldu du Trumpek

AEBko presidenteak zabaldutako irudi batean, Venezuelako presidentea eskuak lotuta, entzungailuak jarrita eta betaurreko ilun batzuk jantzita ikus daiteke.

Nicolas Maduro detenido
Trumpek Nicolas Maduroren lehen irudia zabaldu du. Argazkia: Donald Trump

AEBko Armadak Venezuelan erasoaldia egin eta Venezuelako presidentea harrapatu ostean, Nicolas Maduroren lehen irudia zabaldu du Donald Trump AEBko presidenteak larunbat arratsaldean.

"Nicolas Maduro 'USS Iwo Jima' ontzian da", idatzi du Trumpek Truth Social sare sozialean duen profilean. Argazki horretan, eskuak lotuta, entzungailuak jarrita eta betaurreko ilun batzuk jantzita ageri da Maduro.

Gainera, ur botila txiki bat du esku artean, eta AEBko Drogen Aurkako Agentziaren inizialak inprimatuta dituen agente baten ondoan ageri da.

Trumpek Nicolas Maduroren lehen irudia zabaldu du. Argazkia: Donald Trump

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X