Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak preso politikoak berehala aske uzteko eskatu dio Venezuelako Gobernuari

Horien artean daude Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Adasme bilbotarrak. Biak ala biak 2024ko irailean atxilotu zituzten, “terrorismoa” eta Espainiako zerbitzu sekretuekin (CNI) “loturak” izatea egotzita. Venezuelako trantsizioari dagokionez, Trumpek NBC News telebista kateari eskainitako elkarrizketan azpimarratu du berak izango duela azken hitza eta epe motzean Venezuelan hauteskundeak deitzea baztertu du.

Marco Rubio eta Donald Trump

Laburpena

Epe motzean Venezuelan hauteskundeak deitzea baztertu du Trumpek
Maria Corina Machadok Venezuelara "ahalik eta azkarren" itzuli nahi du
AEBko Gobernuaren izenean Rubio, Hegseth eta Millerrek gidatuko dute trantsizioa Venezuelan

Espainiako Gobernuak preso politikoak berehala aske uztea eskatu dio Venezuelako Gobernuari

Espainiako Gobernuak nazionalitate espainiarra duten preso politikoak berehala askatzeko eskatu dio Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteari, Atzerri Ministerioko iturriek EFE albiste agentziari baieztatu diotenez.

2025. urtearen amaieran 14 eta 20 espainiar artean zeuden arrazoi politikoengatik Venezuelako kartzeletan. 

Horien artean daude Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Adasme bilbotarrak. Biak ala biak 2024ko irailean atxilotu zituzten, "terrorismoa" eta Espainiako zerbitzu sekretuekin (CNI) "loturak" izatea egotzita.

Espainiako Atzerri ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

EBk Venezuelako Gobernuarekin harremanetan jarraituko du bere interesak eta printzipioak defendatzeko

Delcy Rodriguez buru duen Venezuelako Gobernuarekin harremanetan egongo dela azpimarratu du Europar Batasunak, aurrez Nicolas Madurorekin egin bezala, "bere interesak eta printzipioak babesteko". 

"Orain arte Madurorekin egin duguna egiten jarraituko dugu Rodriguezekin", adierazi du Anitta Hipper Europako Batzordeko bozeramaileak eguneroko prentsaurrekoan. 

Venezuelako oposizioak preso politikoak aske uztea eskatu du 

Vente Venezuela Maria Corina Machado buru duen oposizioko taldeak herrialdeko preso politikoak aske uztea eskatu du, AEBk Nicolas Maduro atxilotzea ahalbidetu duen operazioaren ondoren. 

"Preso politiko zibilak eta militarrak bidegabe atxiki dituztenek berehala askatu beharko lituzkete", adierazi du Vente Venezuela mugimenduak. Giza eskubideen aldeko tokiko talde baten arabera, 863 dira.

AEBren erasoak Venezuelako giza eskubideen egoera okertu dezakeela ohartarazi du NBEk

NBE beldur da Giza eskubideek Venezuelan okerrera egin dezaketela ohartarazi du astearte honetan Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoak. 

Horren arabera, Venezuelako agintariek larunbatetik ezarritako larrialdi egoerak, defentsa nazionalerako beharrezkoak diren ondasunak konfiskatzeak eta biltzeko eta protestatzeko eskubidea mugatzeak  giza eskubideak urratzen ditu. 

Hori dela eta, nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen direla bermatzeko eskatu die AEBko eta Venezuelako agintariei eta nazioarteko komunitateari.

Ezkerreko hainbat europarlamentarik EBri eskatu diote AEBk Venezuelari egindako erasoa "argi eta irmo" gaitzesteko

Europako Parlamentuko ezkerreko 36 eurodiputatuk gutuna igorri diete Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari eta Kaja Kallas Europako Batasuneko diplomaziaburuari, AEBk Venezuelan egindako erasoaren aurrean isilik ez gelditzeko eta erantzun "irmo eta argia" emateko eskatuz. 

Ezkerreko taldetako europarlamentariak dira gutuna sinatu dutenak, tartean EH Bilduko Pernando Barrenak. Horrez gain, ERC (Diana Riba i Giner), Podemos (Irene Montero eta Isabel Serra), Sumar (Estrella Galan eta Jaume Assens Llodra), BNG (Ana Miranda Paz), Compromis (Vicent Marza i Ibañez), eta Sinn Fein (Lynn Boylan eta Kathleen Funchion) alderdietako ordezkariak daude. 

Urritik ez duela Trumpekin hitz egin baieztatu du Machadok

Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko buruzagiak baieztatu du ez duela iazko urritik Donald Trump AEBko presidentearekin hitz egin, hain zuzen ere, Bakearen Nobel Saria emango ziotela iragarri zutenetik. 

Fox News telebista katean egin dioten elkarrizketan, lehenbailehen Venezuelara itzuli nahi duela azpimarratu du. 

Maria Corina Machado Venezuela Fox News
18:00 - 20:00

Txinak Estatu Batuei egotzi die barne legedia nazioarteko legediaren gainetik jartzea

Mao Ning Txinako Atzerri Ministerioko bozeramaileak astearte honetan eskaini duen prentsaurrekoan salatu duenez, Ameriketako Estatu Batuek "modu larrian bortxatu dute nazioarteko legedia". Horren esanetan, herrialde bakar batek ere ezin ditu bere barne arauak nazioarteko legediaren gainetik jarri. 

Trumpek baztertu egin du epe motzean Venezuelan hauteskundeak deitzea

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak bart berretsi du hauteskunderik ez dela izango Venezuelan datozen 30 egunetan. 

Lehentasuna herrialdea konpontzea dela esan du NBC News telebista kateari eskaini dion ekarrizketan. 

Machadok eskerrak eman dizkio Trumpi Maduro atxilotzeagatik eta lehenbailehen Venezuelara itzultzeko asmoa agertu du

AEBk Venezuelaren aurkako erasoa egin zuenetik lehen elkarrizketa eskaini du, bart, Machadok Fox News telebista kate estatubatuarrean. 

Machadok azpimarratu du bera buru duen oposizioak Venezuela Ameriketako energia gune bihurtuko lukeela, atzerriko inbertsioaren segurtasuna bermatzeko zuzenbide estatua berrezarri eta Maduroren agintaldian herrialdetik ihes egin zuten venezuelarren itzulera erraztu. 

AEBko Gobernuaren izenean Rubio, Hegseth eta Millerrek gidatuko dute trantsizioa Venezuelan

Donald Trumpek bart adierazi duenez, AEBko Estatu eta Defentsa idazkaria (Marco Rubio eta Pete Hegseth, hurrenez hurren) eta Stephen Miller segurtasun eta migrazio gaietako aholkularia arduratuko dira Venezuelako trantsizioaren koordinazioaz. Halaber, Delcy Rodriguez Venezuelako presidente izendatu berria AEBrekin "elkarlanean" ari dela ziurtatu du Trumpek. 

Edozein kasutan, Trumpek NBC News telebista kateari eskainitako elkarrizketan azpimarratu du berak izango duela azken hitza Venezuelari buruzko erabakietan.

"Venezuelako 863 preso politikoentzako amnistia orokorra" eskatu du Foro Penalak borondate oneko keinu gisa

Alfredo Romero Foro Penal Giza Eskubideen GKEko presidenteak amnistia orokorraren beharra defendatu du, Nicolas Maduroren atxiloketaren osteko keinu gisa. Taldearen arabera, 863 preso daude arrazoi politikoengatik espetxeratuta Venezuelan.

"Preso politikoen askatasunerako amnistia orokor bat keinu garrantzitsua izango litzateke gaur egun Venezuelako herritarrak bateratzeko, jakina, gizateriaren aurkako krimenengatik zigorgabetasuna bermatu gabe", adierazi du Romerok X sare sozialean argitaratutako mezu batean.

Joan den ostiralean, Foro Penalak jakinarazi zuen "44 preso politiko askatu zituztela" (42 gizon eta 2 emakume), eta abenduaren 29an beste 61 askatzeren berri ere eman zuen.

AEBko Energia idazkaria petrolerekin bilduko da aste honetan Venezuelari buruz hitz egiteko

Chris Wright Estatu Batuetako Energia idazkaria bere herrialdeko petrolio sektoreko exekutiboekin bilduko da aste honetan, Venezuelako petrolio industria nola berpiztu aztertzeko, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez.

Bilera Goldman Sachs inbertsio banku taldeak Miamin energia sektoreari buruz antolatutako hitzaldi baten barruan egingo da.

Sinposioan AEBetako petrolio-enpresa nagusietako zuzendariak izango dira.

Venezuelak munduko petrolio erreserba frogatu handienak ditu, 300 – 303 mila milioi upel inguru, hau da, ezagutzen diren erreserba globalen bosten bat.

Venezuelako Kazetarien Elkargoak zortzi informatzaile atxilotu dituztela salatu du

Venezuelako Kazetarien Elkargo Nazionalak (CNP) salatu duenez, gutxienez zortzi kazetari eta prentsako langile atxilotu dituzte, gehienak  Asanblea Nazionalaren 2026-2031 legegintzaldi berriaren ekitaldia zein kaleko ekintza paraleloak jarraitzen ari zirela.

X sarean duen kontuan, CNPk zehaztu du jada hiru atxilotu askatu dituztel eta gainontzekoak ere "berehala aske uzteko" eskatu dute.

Prentsako Langileen Sindikatu Nazionalak (SNTP) berriz, adierazi du ezin dela "trantsizio demokratiko baterantz aurrera egin jazarpen politikoak, zentsurak, espetxeratze arbitrarioak eta oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoak irauten duten bitartean".

Hala, gogorarazi dute  "bidegabe eta arbitrarioki" atxilotu zituzten 23 kazetari eta prentsako langilek preso jarraitzen dutela.

Chevron petrolerak % 5eko gorakada izan du Wall Streeten, Trumpek Venezuelan inbertitzeko asmoa azaldu eta gero

Chevron petrolio enpresa estatubatuarrak % 5 egin du gora astelehen honetan Wall Streeten, Donald Trump AEBko presidenteak Venezuela zuzentzeko eta petrolio industria suspertzeko asmoa duela esan ostean.

Burtsa itxi baino pare bat ordu lehenago, Chevronek % 5,73 egin du gora, ConocoPhillipsek % 3,54 eta ExxonMobilek % 2,32.

Bitartean, SLBk, petrolio eta gas hobietan zerbitzuak ematen dituen teknologia batek, ia % 12 egin du gora.

Trantsizio politikoa egin arte Venezuela zuzentzeko ardura hartuko duela adierazi du Trumpek, eta AEBko petrolio konpainia handiek "milaka milioi dolar" inbertituko dituztela ere bai.

Venezuelako behin-behineko presidente karguari zin egin dio Delcy Rodriguezek

Jorge Rodriguez Asanblea Nazionaleko presidenteren aurrean egin du zin Delcy Rodriguezek (bere anaia ere bada). "Egonkortasunaren aurkako mehatxuen ordu izugarri hauetan" ez duela "minutu batez ere atsedenik hartuko" esan du, bakea bermatzeko.

"Minez nator Venezuelako herriari eragin zaion sufrimenduagatik, gure aberriaren aurkako eraso militar ez-zilegi baten ondoren", esan du Rodriguezek, Venezuelako Telebista Kateak (VTV) emandako ekitaldian, eta Maduro eta Flores AEBn "bahituak" direla salatu du.

Rodriguezek esan du ez duela atsedenik hartuko "Venezuela dagokion tokian eta nazio aske, subirano eta independente gisa dagokion ohorezko toki historikoan ikusi arte", ezta "zoriontasun soziala, egonkortasun politikoa eta segurtasun politikoa emango duen Gobernua bermatu arte" ere.

18:00 - 20:00

Venezuelako oposizioko koalizio handienak "legez kanpokotzat" jo du Parlamentu berria

Plataforma Unitario Demokratikoak (PUD), Maria Corina Machado eta Edmundo Gonzalez Urrutia babesten dituen Venezuelako oposizioko koalizio nagusiak, "legez kanpokotzat" jo du Asanblea Nazional berria.

Asanblea Nazionala 2026-2031 aldirako ezarri da, eta gehiengo chavista da nagusi.

AEB hasi da jada Caracasen duen enbaxada berriro irekitzeko "prestaketak" egiten 

Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuak baieztatu berri duenez, Caracasen enbaxada berriz irekitzeko "beharrezko prestakuntzak" egiten ari dira, Nicolas Maduro Venezuelako presidentea jada bertan ez dagoela.

"Trump presidenteak esan zuen bezala, beharrezko prestakuntzak egiten ari gara erabaki hori hartuz gero berriro irekitzea ahalbidetzeko", azaldu du Estatu Departamentuko bozeramaile batek.

Errusiak eta Txinak AEBen "eraso armatua" gaitzetsi dute NBEn eta Maduroren askapena eskatu dute

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ezohiko bilkuran, Vasili Nebenzia Errusiako ordezkariak azpimarratu du ez dagoela justifikaziorik AEBk Caracasen egindako oparazioarentzat.

Nebenziak ironiaz esan du "munduko ordena" liberala erakusten duela "bere distira osoan", eta ziurtatu du "atlantista sutsuenak ere izutzen" dituela, eta Washingtonen eta Caracasen arteko edozein gatazka elkarrizketaren bidez konpondu behar dela ere esan du.

Ildo beretik mintzatu da Txina ere. Geng Shuang ordezkariak salatu du Washingtonek "zapaldu" egin dituela "Venezuelaren subiranotasuna, haren segurtasuna eta eskubide eta interes legitimoak", eta azpimarratu du Trumpek agindutako ekintzak "larriki" urratzen dituela berdintasun subiranoaren printzipioak, barne arazoetan esku ez hartzea, eta nazioarteko eztabaiden konponbide baketsua.

"Ezin da munduko polizia izan, eta ezin da estatu bakar bat ere nazioarteko epaile bihurtu", azpimarratu du, Maduroren Gobernuari eta Venezuelako herriari babesa erakustearekin batera.

Epaileak martxoaren 17rako ezarri du hurrengo ikustaldirako data  

Gaurko lehen deklarazioaren ondoren, Estatu Batuetan irekitako prozesu penalaren hurrengo urratsa markatzen du data berriak.

Maduroren abokatuak adierazi duenez, oraingoz ez du fidantzapeko askatasuna eskatuko    

Barry Pollackek, Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen abokatuak, New Yorkeko auzitegian adierazi du oraingoz ez duela fidantzapeko askatasuna eskatuko, baina ez du baztertu aurrerago egitea. 

Gainera, atxiloketaren unean Maduroren emazteak "lesio handiak" jasan zituela ere esan du.

Barry Pollack abogado Maduro

Egozten zaizkien kargu guztiak entzunda, errugabeak direla esan dute Nicolas Madurok eta Cilia Floresek emazteak

“Errugabea naiz. Ez naiz erruduna. Gizon zintzoa naiz ”. “Nire herrialdeko presidente izaten jarraitzen dut”, esan du. "Venezuelako presidentea naiz eta gerrako preso bat ere bai. Caracaseko etxean harrapatu ninduten ", salatu du.

Bestalde, abokatuek arreta medikoa eskatu dute bientzat, adierazi dutenez, "osasun arazoak" dituztelako.

Mark Donnelly abokatuak, Cilia Floresen ordezkariak, esan du "lesio handiak" izan zituela bahiketan, eta saihetsetan haustura edo kolpe larriak izan ditzakeela iradoki du.

Danimarkako lehen ministroak NATOren amaiera aurreikusi du AEBk Groenlandia erasotzen badu

Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroak astelehen honetan adierazi duenez, AEBk Groenlandiari eraso egiten badio, "dena amaituko da", NATO barne, eta "Europan Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik indarrean dagoen segurtasun mekanismoa eroriko da".

Bestalde, Europako Batzordeak eta Europako hainbat gobernuburuk babesa agertu diote Danimarkari, Donald Trump AEBko presidenteak Groenlandiako lurralde autonomoa bereganatzeko mehatxuak berretsi ostean.

2026-2031 legegintzaldiari hasiera eman dio Venezuelako Parlamentuak, AEBen erasoaren ondotik  

Venezuelako Parlamentuak 2026-2031 legegintzaldia inauguratu du astelehen honetan, chavismoak kontrolatuta eta oposizioko aurpegi batzuk itzulita.

Eguerdi aldera, Asanblea Nazionalak (AN, Parlamentua) hasiera eman dio inaugurazio saioari, chavismoko pertsona indartsuen presentziarekin, hala nola Jorge Rodriguez, aurreko denboraldian Ganberako presidente izandakoa, eta Nicolas Maduro Guerra, Maduroren semea, hirugarren aldi baterako diputatu karguaren zina egin duena.

Henrique Capriles eta Stalin Gonzalez oposiziogileak ere bertan daude, 2025eko maiatzeko eskualdeko hauteskundeetara joatean oposizio nagusitik bereizi zirenak, eta hautetsi atera zirenak.

Maduroren semeak "baldintzarik gabeko babesa" eman dio Delcy Rodriguezi

Nicolas Maduro Guerra diputatuak, Nicolas Maduro presidentearen semeak, Delcy Rodriguez presidenteorde exekutiboari "baldintzarik gabeko babesa" emango diola iragarri du astelehen honetan.

"Nicolas eta Cilia bahitu zituzten, baina ez zuten bahitu aske izatea erabaki duen herri baten kontzientzia. Zuri, Delcy Eloína, nire baldintzarik gabeko laguntza ematen dizut dagokizun zeregin gogorrarekin. Kontatu nirekin, kontatu nire familiarekin, kontatu gure irmotasuna gaur dagokizun erantzukizun honen aurrean urrats zuzenak emateko", esan du Maduro Guerrak 2026-2031 legealdiaren hasiera ekitaldian.

Venezuelarekin gerran daudenik ukatu du AEBk NBEn: "Ez gara herrialde bat okupatzen ari"

AEBk ukatu egin du astelehen honetan, NBEren Segurtasun Kontseiluan, "Venezuelaren aurka" gerran egotea, eta baztertu egin du Nicolas Maduro presidentearen atxiloketak eta trantsizio politikoa egin arte herrialdea gobernatzeko hartutako erabakiak okupazioa dakarrenik.

"Ez dago Venezuelaren eta bere herriaren aurkako gerrarik" esan du Mike Waltz AEBko enbaxadoreak: "Maduro ez da soilik narkotrafikatzaile bat, presidente ez-legitimoa ere bazen. Ez zen estatuburu bat ".

Machadok Trumpen "irmotasuna" eskertu du eta Venezuela AEBren "aliatu nagusia" izango dela esan du

Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko buruak eskerrak eman dizkio Donald Trump AEBko presidenteari "legea betetzeko erakutsi duen irmotasunagatik", Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eta Cilia Flores haren emaztea atxilotu eta bi egunera, eta Hego Amerikako herrialdea Washingtonen "aliatu nagusia" izango dela ziurtatu du.

Sare sozialetan argitaratutako mezu batean, bakearen nobel saridunak adierazi du "Venezuelaren askatasuna gertu" dagoela eta bertako herritarrek, kanpoan daudenek barne, "laster" ospatuko dutela herrialdean bertan.

NBEk ohartarazi du Maduro atxilotzeko AEBek egindako esku-hartzeak Nazioarteko Zuzenbidea urratzen duela

"Etengabe azpimarratu dut beharrezkoa dela guztiek Nazioarteko Zuzenbidea erabat errespetatzea, baita Nazio Batuen Gutunak ere, nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzeko oinarria baita", adierazi du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak, Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilkuran.

"Oso kezkatuta nago, Nazioarteko Zuzenbidearen arauak ez baitira errespetatu urtarrilaren 3ko ekintza militarrean", gaineratu du Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak.

NBEko buruzagiak gogorarazi duenez, erakundearen sorrerako Gutunak "debekatu egiten du mehatxua eta indarra erabiltzea lurralde baten osotasunaren zein edozein estaturen independentzia politikoaren aurka", eta, beraz, ohartarazi du nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzea haren "xedapen guztiak" betetzearen menpe daudela.

Petrok Trumpen "mehatxuak" gaitzetsi eta "aberriaren alde" armak berriro hartzeko prest legokeela adierazi du

EBk "trantsizio demokratikoa" egiteko aukera ikusten du Venezuelako egoeran AEBen esku-hartzearen ondoren

Nicolas Maduro New Yorkeko auzitegi federal batera eraman dute, eta arratsaldean pasako da epailearen aurretik

Nicolas Maduro nueva york
18:00 - 20:00

Maria Corina Machado eta Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko buruak barne hartuko dituen trantsizioak aldarrikatu du Europako Batzordeak

Venezuelan "trantsizio demokratikoa" egin ahal izateko Maria Corina Machado eta Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioko buruzagien parte hartzea ezinbestekoa dela nabarmendu du Europako Batzordeak. 

"Trantsizioak Edmundo Gonzalez eta Maria Corina Machado barne hartu behar ditu", adierazi du Anita Hipper EBko bozeramailean astelehen honetan eskaini duen prentsaurrekoan. 

Frantziak ez du babesten eta onartzen AEBk Venezuelan erabilitako "metodoa" 

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea agintetik kentzeko AEBk erabilitako "metodoak" ez du Frantziaren babesik eta onespenik, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak gaurko Ministroen Kontseiluaren bileran adierazi duenez.  

"Nazioarteko zuzenbidea eta herrien askatasuna defendatzen ditugu. Erabilitako metodoak ez du Frantziaren babesik ezta onespenik ere ", adierazi du Maud Bregeon Frantziako Gobernuko bozeramaileak hedabideen aurrean. 

Groenlandiak Estatu Batuen anexio plana baztertu du, baina lehen ministroa Trumpekin hitz egiteko prest agertu da

Jens Frederik Nielsen Groenlandiako lehen ministroak errespetua eskatu dio Donald Trump AEBko presidenteari, eta berarekin negoziatzeko prest agertu bada ere Trumpen anexio plana baztertu du.

"Elkarrizketarako prest gaude, baina kanal egokien bidez eta Nazioarteko Zuzenbidea errespetatuz egin behar da", adierazi du Nielsenek sare sozialetan argitaratutako iruzkin batean. 

Edmundo Gonzalezek preso politikoak aske uztea eskatu du, Venezuelaren normalizaziorako bidean

Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko buruak azken orduetan adierazi duenez, AEBk Nicolas Maduro atxilotzeko emandako pausoa "garrantzitsua da, baina ez nahikoa", eta herrialdearen normalizazioa ez da posible izango arrazoi politikoengatik espetxean dauden venezuelar guztiak askatu arte.

Horrela prestatu zuen AEBk "Erabateko konponbidea" operazioa

Ameriketako Estatu Batuetako Armadak hilabeteak zeramatzan Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eta haren emaztea atxilotzeko erasoa planifikatzen.

Horrela prestatu zuen AEBk Maduro atxilotzeko "erabateko konponbidea" operazioa

18:00 - 20:00

AEBk Venezuelan egindako operazioak nazioarteko zuzenbidea urratzen ote duen "zalantzak" egon badaudela onartu du Gamarrak

Cuca Gamarra PPko zuzendaritza batzordeko kideak onartu duenez, "zalantzak" egon badaude Ameriketako Estatu Batuek Nicolas Maduro atxilotzeko Venezuelan egindako operazioak nazioarteko zuzenbidea urratzen ote duen. Hala ere, Maduroren atxiloketa babestu du, ez ordea Delcy Rodriguez presidenteordeak haren kargua hartzea. Horren ordez, trantsizioa gidatu behar dutenak Edmundo Gonzalez eta Maria Corina Machado izan behar direla defendatu du. 

AEBk Venezuelari egindako erasoa aurrekari "arriskutsua" dela azpimarratu du Albaresek

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak azpimarratu du ezin dela aldaketa indarrez inposatu, eta Venezuelari egindako erasoa "aurrekari" arriskutsutzat jo du. Egoera horren aurrean printzipio demokratikoak aldarrikatu ditu. 

"Gu Delcy Rodriguezen Gobernuarekin hitz egiteko prest gaude eta Venezuelako oposizioarekin ere hitz egiten jarraituko dugu",  Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan.  

Space X enpresak interneterako doako sarbidea eskainiko dio Venezuelari otsailera arte

Elon Musk enpresari estatubatuarraren Space X enpresak interneterako sarbidea doan eskainiko dio Venezuelari otsailera arte, Starlink izena daraman espaziora jaurtitako satelite multzoaren bitartez, Ameriketako Estatu Batuek Hego Ameriketako herrialdean egindako operazioaren ondotik. 

Maduro "berehala" aske uzteko eskatu du Txinak eta nazioarteko zuzenbidea urratzea egotzi die Estatu Batuei

Txinak "kezka handia" agertu du AEBk Venezuelan egindako operazioagatik, eta Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eta Cilia Flores haren emaztea "berehala" azke ustea eskatu du. Halaber, nazioarteko zuzenbidea eta Nazio Batuen Erakundearen Gutuna urratzea lepoartu die Estatu Batuei., 

 

Txinak Maduro "berehala" askatzea eskatu du eta nazioarteko zuzenbidea urratzea leporatu die AEBei

BEIJING (China), 05/01/2026.- China's Foreign Ministry spokesperson Lin Jian gestures during a press conference at the Ministry of Foreign Affairs in Beijing, China, 05 January 2026. China reiterated Beijing's stance ‌on the US military action against Venezuela, called on the United States to immediately release Venezuelan President Nicolas Maduro. Ministry spokesperson Lin Jian noted that China is ready to work with the international community to uphold the UN Charter, safeguard the bottom line of international morality, and defend international fairness and justice. (Estados Unidos) EFE/EPA/WU HAO
18:00 - 20:00

Maduroren semeak bere aita "onik eta salbu" Venezuelara ekartzeko lan egitea eskatu du

Nicolas Ernesto Madurok, Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen semeak, Ameriketako Estatu Batuen operazioaren aurka mobilizatzeko deia egin die venezuelarrei eta bere aita "onik eta salbu" itzularazteko deia egin du. 

"Ondo gaude, lasai gaude. Kalean ikusiko gaituzte, herri honen ondoan ", esan du. Mobilizazioei begira, Chavezen banderak altxatzea eta ahultasun zantzu oro pertzepzio oro baztertzea eskatu du. "Ez gaituzte ahul ikusiko", azpimarratu du.

Petrolioaren prezioa % 0,6 inguru garestitu da, Maduroren atxiloketaren ostean

Astelehen honetan Europako burtsak ireki aurretik petrolio upelaren prezioa 60,42 dolarrekoa zen, ia %0,6 behera eginda, Ameriketako Estatu Batuek Venezuelan egindako operazio militarraren testuinguruan. 

Maduro atxilotzeko operazioan 80 pertsona hil ziren,  The New York Times egunkariaren arabera

Venezuelako Gobernuak omenaldia egin die pasa den larunbatean Nicolas Maduro presidentea eta Cilia Flores haren emaztea atxilotzeko operazioan hildako 32 kubatarrei. 

Ameriketako Estatu Batuek pasa den larunbatean Venezuelan egindako operazioan 80 pertsona hil zituztela azpimarratu du The New York Times egunkariak, Venezuelako iturriak aipatuz. AEBko funtzionarioen arabera, hainbat soldadu estatubatuar zauritu ziren, baina Trumpek ez du zaurituen kopuruari buruzko informazioarik eman nahi izan. 

Kolonbiako presidenteak Trumpi erantzun dio eta narkotrafikoarekin loturarik izatea ukatu du

Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak Donald Trump AEBko presidenteak bere historia pertsonala ezagutu gabe hitz egitea deitoratu du, eta bere izena narkotrafiko kasuetan agertu ez dela nabarmendu du. 

Gustavo Petro Kolonbiako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Trumpek berriro mehatxu egin dio Kolonbiari eta Kuba "erortzear" ikusten du

Donald Trump AEBko presidenteak ez du baztertzen pasa den larunbatean Maduro atxilotzeko Venezuelan egindako operazioaren antzeko beste misio bat Kolonbian egitea: "Ondo iruditzen zait".

Kolonbiaz gain, Kuban ere jarri du begirada Trumpek. Ildo horretan, Venezuelaren laguntzarik gabe, Kuba "erortzear" dagoela uste du agintari estatubatuarrak.

Ameriketako Estatu Batuek Groenlandia "behar" dutela azpimarratu du Trumpek, segurtasun arrazoiengatik

AEBk Groenlandia "behar" duela azpimarratu du Trumpek, segurtasun arrazoiengatik

18:00 - 20:00

Milaka pertsona atera dira protestan Caracas hiriburuan, Maduroren atxiloketa salatzeko

Milaka pertsona atera dira igande honetan Caracaseko kaleetara, Venezuelako Martxa Handian, larunbatean Nicolas Maduro Venezuelako presidentea atxilotu izana salatzeko.

"Gure subiranotasuna errespetatzea eskatzen dugu, eta gure presidente Nicolas Maduroren eta gure lehen dama Cilia Floresen itzulera", adierazi du manifestazioan parte hartu duenetako batek.

Manifestariek AEBko erasoaren eta Maduroren atxiloketaren aurkako pankartak erakutsi eta oihuak bota dituzte. "Venezuela borrokan", "Inperioak bahitu zuen. Bueltan nahi dugu "," Itzul ezazue gure presidente langilearengana "edo" Madurorekin beti leial " izan dira leloetako batzuk.

AME2125. CARACAS (VENEZUELA), 04/01/2026.- Personas sostienen carteles y figuras del presidente de Venezuela, Nicolás Maduro, y de su esposa, Cilia Flores, durante una marcha del chavismo este domingo, en Caracas (Venezuela). El chavismo convocó a sus simpatizantes a una "gran marcha" por la libertad de Maduro, y de su esposa quienes fueron capturados la madrugada del sábado por fuerzas estadounidenses en Caracas, como parte de una operación que incluyó ataques en la capital y tres estados cercanos. EFE/ Ronald Peña R

EBk trantsizio baketsua eskatu du Venezuelan, "subiranotasuna errespetatuz"

Europar Batasunak (EB) Venezuelan trantsizio baketsu bat eraikitzeko deia egin du igandea gauean, "subiranotasuna errespetatuz", eta "lasaitasuna eta moderazioa" eskatu ditu.

"EBk behin baino gehiagotan adierazi du Nicolas Madurok ez duela demokratikoki aukeratutako presidente baten legitimitaterik, eta herrialdean demokraziarako trantsizio baketsu baten alde egin du, Venezuelak gidatuta eta haren subiranotasuna errespetatuz", adierazi du Kaja Kallas Europako goi ordezkariak ohar batean, 26 estatu kideren babesarekin (denak, Hungaria izan ezik).

"Venezuelako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea errespetatu behar da", gaineratu du, eta "eragile guztiei lasaitasunerako eta moderaziorako deia" egin die, "eskalada saihesteko eta krisiari irtenbide baketsua bermatzeko".

Maduro eta horren emaztea bihar eramango dituzte epailearen aurrera

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eta horren emaztea Cilia Flores diputatua bihar (12:00etan New Yorken, 18:00etan Euskal Herrian) eramango dituzte Alvin K. Hellerstein epaile federalaren aurrera.

AEB-ren erasoa Venezuelan

Gaur eramango dituzte Maduro eta emaztea New Yorkeko auzitegi federal batera

Agentziak | EITB

New York Hegoaldeko Barrutiko Auzitegiko bozeramaile baten arabera, Alvin K. Hellerstein epaile federalaren aurrera eramango dituzte Manhattanen, deklara dezaten, 12:00etan (17:00 GMT).

18:00 - 20:00

Trumpek ohartarazpena Delcy Rodriguezi: "Garesti ordainduko du zuzena dena egiten ez badu"

Delcy Rodriguez orain arte Venezuelako presidenteorde izan denaren kontrako tonua gogortu du gaur Donald Trump AEBko presidenteak, eta ohartarazpena egin dio: "Zuzena dena egiten ez badu, garesti ordainduko du, akaso Madurok berak baino garestiago". 

AEBko buruzagiak telefono bidezko elkarrizketa eskaini dio "The Atlantic" aldizkariari, eta bertan nabarmendu du ez duela Rodriguezen "arbuio desafiatzailea" onartuko. Defendatu duenez, Venezuelan erregimen aldaketa bat egin behar da, "berregituraketa bat". "Orain arte izan duguna baino hobea da. Ezin da okerrera joan", argudiatu du.

Nor da Delcy Rodriguez Venezuelako hurrengo presidentea?

Nicolas Maduroren atxiloketaren ostean askok Maria Corina Machado edo Edmundo Gonzalez oposizioko kideek hartuko zutela boterea uste arren, Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak orain arte Venezuelako presidenteorde izan denari eman dio gidaritza, baita Trumpen Gobernuak ere.

AEBk Venezuelan egindako erasoa izango du hizpide astelehen honetan NBEko Segurtasun Kontseiluak

Kolonbiak bultzatu du premiazko bilera horren deialdia, eta Errusiak eta Txinak ofizialki babestu dute proposamena. Bakeari eta nazioarteko segurtasunari egindako mehatxuei buruzko eztabaida gisa sailkatu dute 10:00etan (15:00ak GMT) hasiko den hitzordua. 

Dozenaka venezuelarrek Maduro agintetik kendu dutela ospatu dute Bilbon

AEBk Nicolas Maduro Venezuelako presidentea boteretik kendu duela eta, pozik eta ospakizun giroan bildu dira gaur arratsaldean dozenaka venezuelar Bilbon. Venezolanos Bilbao Bizkaia plataformak deitu du bilkura, Bilboko udaletxe aurrean. 

Maduro, "presidentea barik, usurpatzailea zela" salatu dute, eta Edmundo Gonzalez presidente hautatua aldarrikatu dute horren ordez. "Herriaren ahotsa errespetatzea nahi dugu; venezuelarrek argi hitz egin zuten 2024an eta Gonzalez aukeratu", adierazi dute. Diotenez, "trantsizio baketsu eta ordenatu" baterako prest daude. Bestalde, "Maduroren diktadurak bahituta dituen lagunak aske uzteko" eskatu dute. 

Mikel Arruabarrena EAJren legebiltzarkidea, Iñaki Anasagasti EAJk Kongresuan izan zuen bozeramailea eta Esther Martinez EAEko PPren idazkari nagusia bertaratu dira ekitaldira. 
18:00 - 20:00

Delcy Rodriguez presidente dela, gobernagarritasuna bermatuko du Venezuelako Armadak

Vladimir Padrino Lopez Venezuelako Defentsa ministroak nabarmendu duenez, Delcy Rodriguez behin-behineko presidente izendatuta "gobernu bolivartarrak gobernagarritasuna bermatuko du eta Indar Armatuek "eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzen jarraituko dute segurtasuna, ordena publikoa eta bakea bermatzeko".

Padrinok Venezuelako Indar Armatu Nazional Bolivartarraren (FANB, gazteleraz) ohar bat irakurri du, eta bertan "ohiko jarduerari" berrekiteko eskatu diete Venezuelako herritarrei: "Ez jausi AEBren gerra psikologikoaren, beldurraren eta mehatxuen tentaldian". Horren harira, gogora ekarri du bihar, astelehenarekin, jabetuko dela Asanblada Nazional berria. 

Azkenik, Maduroren "bahiketa koldarra" salatu eta kritikatu du AEBko soldaduek "hotz-hotzean hil zituztela Maduroren bizkarzainak, soldaduak eta herritar xeheak". 

18:00 - 20:00

Bideoa: AEBren bonbardaketek triskantza eragin dute Venezuela iparraldeko hainbat etxebizitzatan

18:00 - 20:00

Caracasen "manifestazio handi bat" deitu dute Maduro aske uzteko eskatzeko

Chavismoak deituta, "manifestazio handi bat" egingo dute gaur Caracas hiriburuan Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eta haren emaztea aske uzteko eskatzeko.

Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak (PSUV, gazteleraz) egindako deialdiaren arabera, hiriburuko kale nagusietan barrena ibiliko da martxa. Ofizialismoaren kargudun nagusiak espero dituzte bertan.

Rubio: "Lankidetza eta betetze maila handiagoa espero dugu orain"

Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak uste du aurrerantzean "lankidetza hobea" izango dutela Venezuelako Gobernuarekin, Maduro kartzelatuta. NBC telebista katean egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Washington trantsizio prozesu bat lantzen ari da, eta zehaztu du "bizpahiru astetan" garatuko dela.

Gaur-gaurkoz hiru dira Venezuelako Gobernuaren zutabeak: Delcy Rodriguez presidenteordea (Gorenak haren esku utzi du behin-behineko Presidentetza), Vladimir Padrino eta Diosdado Cabello Defentsa eta Barne ministroak. 

"Betetze maila handiagoa eta lankidetza hobea espero dugu orain. Beste pertsona batzuk daude aparatu militar eta polizialaren ardura dutenak. Hautua egin beharko dute. Nicolas Maduroren bidetik urrunduko direlakoan gaude. Hartara, trantsizio oso bat egin ahalko dugu", azaldu du.

Venezuelako oposizioko buruzagiak ahotan, Rubiok esan du "zoritxarrez" Venezuelako oposizioaren gehiena herrialdetik kanpora dago. "Epe laburrean konpondu behar diren gaiak ditugu esku artean", gaineratu du. 

Venezuelak Bilbon duen kontsula: "Venezuela venezuelarrena da, ez beste inorena"

Glenna del Valle Cabello Venezuelak Bilbon duen kontsulak venezuelarrei ekiteko eskatu die AEBren "eraso inperialistaren" aurrean. Bilboko kontsula Diosdado Cabello Venezuelako Barne ministroaren arreba da, eta Hegoak plataforma internazionalistak Bizkaiko hiriburuan deitu duten elkarretaratzean izan da. 

Gogor aritu da Del Valle Cabello Trumpen kontra, eta "hiltzaile eta kriminal" deitu dio. AEBko presidenteak Venezuelaren kontrola hartuko zuela iragarri zuela eta, kontsulak argi utzi du Venezuela "Konstituzioaren menpe" dagoela. "Hortik kanpo ez dago ezer ere ez. Venezuela venezuelarrena da", erantsi du. 

"Ez ditugu Trumpen esanak onartuko: guk gure burua gobernatzen dugu. Venezuela venezuelarrena da, ez beste inorena. Baliabideak zein herria bera Venezuelarena da", nabarmendu du. 

Brasilek CELACen bilera deitu du arratsalderako

Brasilgo Gobernuak Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitatearen (gazteleraz, CELAC) bilera deitu du arratsalderako, urgentziaz. Latinoamerikako eta Karibeko 33 herrialdek osatzen dute CELAC, eta tartean daude, besteak beste, Argentina, Brasil, Mexiko, Kolonbia, Venezuela, Kuba, Txile, Peru, Ekuador edo Dominikar Errepublika. 

"Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitatearen ministerio bilera deitu dugu urtarrilaren 4rako, Brasilian 14:00ak direnean (18:00etan, Euskal Herrian), jakinarazi du Maria Laura de Rocha Brasilgo Atzerri gaietarako ministroaren ordezkoak. 

Latinoamerikako "herrialde asko AEBren ardatzera itzultzen ari direlako", pozik Netanyahu

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa pozik agertu da Latinoamerikako "herrialde asko AEBren ardatzera, eta hortaz, Israelekin harreman bat izatera itzultzen ari direlako". Modu horretara irakurri du Israelgo buruzagiak atzo AEBk Venezuelan egindako operazioa. 

Atzo egin zuen modura, gaur ere Trump zoriondu du Netanyahuk, Maduro atxilotzeagatik: "(Israelgo) gobernuari nire babes guztia erakutsi nahi diot, baita AEBk askatasuna eta justizia berrezartzeko duen asmo eta ekintza irmoari ere (...) Zorionak Trump presidenteari eta AEBko indar armatuei egindako operazio bikainagatik".

Aita santuak Venezuelaren ondasuna eta subiranotasuna bermatzeko deia egin du

Leon XIV aita santuak uste du, AEBk Venezuelari eraso egin eta Maduro atxiki ostean, herrialdearen ondasuna beste ezeren gainetik egon behar dela, eta hala, "Venezuelaren subiranotasuna eta Konstituzioan jasotako Zuzenbide Estatua bermatu, eta guztien giza eskubideak eta eskubide zibilak errespetatu" behar direla azpimarratu du. 

Pontifizearen aburuz, "lankidetza, egonkortasuna eta bizikidetza lege izango dituen etorkizun lasai bat eraikitzeko lan egin beharra dago, eta batez ere, egoera ekonomiko zailaren ondorioz sufritzen ari diren txiroak artatu". 

Leon XIV. Vatikanoko balkoian. Leon XIV. Vatikanoko balkoian. Argazkia: EFE

AEBren "eraso inperialista" salatu dute ehunka pertsonak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hegoak plataforma internazionalistak deituta, bilkura jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bertaratutakoek AEBk Venezuelari egindako "eraso inperialista" salatu dute. 

Elkarretaratzeak Donostiako Alderdi Ederren, Venezuelak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean, Iruñeko Udaletxe plazan eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egin dituzte. EH Bilduko ordezkariak Bilboko bilkuran izan dira. 

Nicolas Maduroren horma irudia Caracasen. Argazkia: EFE Donostian egindako bilkura. Argazkia: EFE

Venezuelan gertatutakoa "aurrekari izugarria" da, Gonzalez Layaren ustez

Radio Euskadiko "Crónica de Euskadi fin de semana" saioan elkarrizketa egin diote gaur Arantxa Gonzalez Laya Espainiako Gobernuko Atzerri gaietako ministroa izandakoari. Horren ustez, atzo Venezuelan gertatutakoa "aurrekari izugarria" da, eta ohartarazi du Karibeko herrialdean jazotakoa berdin-berdin gerta litekeela beste herrialde batzuetan, Ukrainan, Taiwanen edo Groenlandian, kasu. Hala, aurreikusi du "2026a urte zaila" izango dela.

Gainera, Donald Trumpen agerraldia hizpide, esan du "ez zuela bakar baten ere demokrazia aipatu", eta oso kezkagarria egin zaio. 

"Venezuelan nazioarteko legea urratu" dela gaitzetsi du berriro Sanchezek

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta PSOEko idazkari nagusiak gutuna bidali ohi die militanteei urte berria zoriontzeko, eta oraingoan ere hala egin du, Venezuelako egoera hizpidera eramanda, besteak beste. Atzoko adierazpenen haritik, Sanchezek "Venezuelan nazioarteko legea urratu" dutela gaitzetsi du, "irmo gaitzetsi ere". Gainera, azpimarratu du garrantzitsua dela Espainiako Gobernuak "defendatzea, beti eta nonahi, gatazkak modu baketsuan konpontzea eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzea". 

Amnistia Internazionalak AEBren operazio militarra salatu du eta Venezuelan giza eskubideen egoeraz ohartarazi 

Amnistia Internazionalaren arabera, Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eta haren emaztea harrapatzeko operazio militarrak Nazioarteko Zuzenbidea urratu du "ziurrena", eta Venezuelako herritarren giza eskubideen gaineko kezka areagotzen du. 

Taldeak ohar bidez kezka adierazi du operazioak Hego Amerikako herrialdearen gatazka areagotu dezakeela eta, giza eskubideak kinka larrian jarrita. 

 

Venezolanos en Bilbao Bizkaia plataformak elkarretaratzea egingo du Maduro atxilotu izana ospatzeko

Venezolanos en Bilbao Bizkaia plataformak elkarretaratzea egingo du gaur Bilbon, AEBk Nicolas Maduro Venezuelako presidentea atxiki eta kartzelatu duela ospatzeko.  Mobilizazioa 17:00etatik aurrera egingo dute, Bilboko udaletxearen aurrean.

Protesta bilkurak, Euskal Herrian

AEB-REN ERASOA VENEZUELAN

Venezuelaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte Hego Euskal Herrian

Agentziak | EITB

Deialdia sare sozialen bidez zabaldu dute. Igande honetan egingo dituzte protestak, 12:30ean, Donostiako Boulevardean, Venezuelak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean eta Iruñeko Udaletxe plazan. Ordu erdi geroago, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan elkartuko dira. Besteak beste, EH Bilduk parte hartuko du bilkura horietan.

BANDERA

Agertokia "oso kezkagarria" dela iritzi dio Txinak

Txinako Atzerri Gaietarako Ministerioak oharra kaleratu du, AEBk Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eta haren emazte Cilia Flores atxilotu izana salatzeko. Horiek "berehala akatzea" eskatu du Txinak, eta gatazkari "irtenbide negoziatu" bat ematea exijitu du, "elkarrizketaren bidez". 

 

Nicolas Maduro zeraman hegazkinak lur hartu du New Yorken

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea Guantanamotik eraman du Boeing 757 hegazkin batek larunbat honetan New Yorken, eta bertan, Cilia Flores emaztearekin batera, agerraldia egin beharko du datozen egunetan auzitegi federal baten aurrean, narkoterrorismoa leporatu ondoren.

Maduro gaur iritsiko da New Yorkera eta espetxe federal batera eramango dute, CNNren arabera

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea ondorengo orduetan iritsiko omen da New Yorkera, eta Metropolitan Detention Centerrera (MDC) eramango dute, Brooklyn barrutiko espetxe federal batera, CNN telebista kate estatubatuarraren arabera.

Iturri propioak aipatuz, telebistak iragarri du Madurok astelehenean egingo duela agerraldia New Yorkeko Hegoaldeko Barrutiko (SDNY) auzitegi batean.

Venezuelako presidenteordea: "Maduro da herrialdeko presidente bakarra"

Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordeak agerraldia egin du Donald Trumpenaren ondotik. Nicolas Maduro, "herrialdearen presidente bakarra", eta horren emaztea "berehala aske uzteko" galdegin du.

Halaber, lasaitasunerako eta batasunerako deia egin du berriro, eta nabarmendu du Venezuela ez dela "inoiz izango beste inoren kolonia". 

Sanchezek ez du AEBren "esku hartzea" onartuko 

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak argi utzi du ez dutela AEBren "esku hartzea" aitortuko, "nazioarteko zuzenbidea urratzen baitu eta eskualdea ziurgabetasunaren eta gerrazalekeriaren atakan murgiltzen baitu". 

X sare sozialean kaleratutako mezu batean, buruzagi sozialistak gogora ekarri du Espainiako Gobernuak ez zuela Maduroren "erregimena aitortu" 2024ko hauteskundeen ondotik. Hori horrela, agente guztiei eskatu die "herritarrengan pentsatzeko, Nazio Batuen Gutuna errespetatzeko eta trantsizio justu bat ezartzeko".

Ehunka lagunek Venezuelaren kontrako erasoa salatu dute Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Ehunka pertsona kalera atera dira gaur arratsaldean Bilbon, Donostian eta Gasteizen AEBk Venezuelaren kontra egindako erasoa salatzeko. Jardun koordinatzaileak deituta egin dituzte protestok "Prozesu bolivartarraren defentsan, Venezuela tinko!" lelopean.

Biharko, igandearekin, bilkura gehiago deitu ditu (12:30erako) Hegoak plataforma internazionalistak EAEko hiriburuetan eta Iruñean. 

Venezuelako oposizioaren zaleek Maduroren atxiloketa ospatu dute munduko hainbat txokotan

Maduroren kontrakoak haren atxiloketa ospatzen Txilen.

"Venezuelaren petrolioa berreskuratuko dugu"

Trumpek iragarri du AEBko petrolio konpainiek "milaka milioi dolar" inbertituko dituztela Venezuelako azpiegituratan; izan ere, horren aburuz, "oso egoera txarrean" daude.  Argudiatu duenez, Venezuelako petrolioaren negozioa "erabateko porrota" izan da azken urteotan. "Ez ziren ia ezer ere ateratzen ari", deitoratu du. 

 

Trump: "Talde bat aukeratzen ari gara (Venezuela zuzentzeko). Laster jakingo duzue nortzuk diren"

Kazetarien galderei erantzunda, AEBko presidenteak adierazi du Venezuela zuzentzeko pertsona jakin batzuk aukeratzen ari direla. "Laster jakingo duzue nortzuk diren", gaineratu du.

Kazetariek Maria Corina Machado talde horretan egongo ote den itaundu diote Trumpi. Honek ezetz esan du: "Oso zaila litzateke berarentzat buruzagitza hartzea. Venezuelan ez du babesik, ezta jendearen errespeturik ere". 

Trump: "Venezuela zuzenduko dugu trantsizio egoki bat izan arte"

Donald Trump AEBko presidenteak agerraldia egin du arratsaldean Nicolas Maduro Venezuelako presidentea atxilotu ostean. Bart gaueko erasoaren berri eman du lehenik, eta azpimarratu AEBko Armadak "eraso ikusgarria" egin duela Caracasko "bihotzean" Maduro eta emaztea "Justiziaren aurrera eramateko". 

Nabarmendu du bart gauekoa II. Mundu Gerratik egindako eraso "ikusgarriena" izan dela, eta erantsi beste herrialdeentzat, Kubarentzat edo Kolonbiarentzat berbarako, "abisua" dela. 

Gainera, jakinarazi du AEBk Venezuelaren kontrola hartuko duela "trantsizio egoki eta seguru bat" izan arte. 

Maduro atxilotuta ageri den lehen irudia kaleratu du Trumpek

Trump: "Aztertu beharko dugu Machadoren balizko Presidentetza"

Mar-a-Lagon 17:00etarako deituta duen agerraldiaren atarian, elkarrizketa eskaini dio Donald Trumpek FoxNews telebista kateari. Bertan esan du "aztertu" behar dutela Maria Corina Machado Venezuelako oposizioaren burua presidente gisa babestu ala ez. 

"Presidenteorde bat dute Venezuela, jakina denez. Ez dakit zer motako hauteskundeak izan ziren horiek, baina badakigu Madurorenak lotsagarriak izan zirela", erantsi du. Trumpen hitzetan, "jendeak ez du (Maduro) estimu handitan". 

Maria Corina Machado: "Heldu da askatasunaren ordua"

Maria Corina Machado Venezuelako oposizioaren burua eta Bakearen Nobel saridunak pozez hartu du Maduroren atxiloketa eta "askatasunaren ordua" heldu dela azpimarratu. "Irteera negoziatu bat onartzeari uko egin ostean (Madurok), AEBko Gobernuak legea betearazteko promesa bete du. Herriaren subiranotasuna eta subiranotasun nazionala gure herrialdean nagusi izateko ordua da", nabarmendu du.

"Ordena berrezarri, preso politikoak aske utzi eta aparteko herrialde bat eraikiko" duela hitzeman du Machadok, eta Venezuelan daudenei "prest" egoteko deia egin die. "Laster sare sozialen bidez jakinaraziko dizuegu zertarako", azaldu du bestelako azalpenik eman gabe. 

Bideoa: Maduroren jarraitzaileek manifestazioa egin dute Caracasen erasoa salatzeko

18:00 - 20:00

NBE, "kezka bizian, Venezuelan tentsioak gora egin duela eta"

Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak adierazi du "biziki kezkatuta" dagoela "Venezuelan tentsioak gora egin" duela eta. Ohartarazi duenez,  azken orduetako gertakariek "ondorio kezkagarriak" izan ditzakete.  

"Idazkari nagusia kezka bizian dago nazioarteko zuzenbidearen arauak bete ez direlako", azaldu du Guterresen bozeramaileak, xehetasun gehiago eman barik.

Hori horrela, alde guztiei "elkarrizketa inklusibo" baten alde egiteko deia egin die, "giza eskubideak eta Zuzenbide Estatua errespetatuta". 

 

Maduro eta emaztea ontzi militar batean daude, New Yorkera bidean

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea eta Cilia Fores horren emaztea USS Iwo Jima ontzi militarrean dituzte, eta New Yorkera bidean daude, Donald Trump AEBko presidenteak jakinarazi duenez.

"New Yorkera bidean doaz. Bertan auzipetu dituzte. Itsasontzi militarrera eraman dituzte, eta New York dute helmuga. Helikopteroz eraman dituzte. Bidaia ona izango zutelakoan nago", esan du Trumpek Fox News telebista katean egin dioten elkarrizketa batean.

EHKSk bilkurak deitu ditu gaurko AEBren "eraso inperialista" salatzeko

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) elkarretaratzeak deitu ditu gaurko Euskal Herriko hiriburu nagusietan "Venezuelako herri langilearekin elkartasuna adierazteko eta AEBk herrialde horren aurka aurrera daramaten eraso inperialista salatzeko". Hego Euskal Herrian 19:00etan izango dira bilkurak, Bilboko plaza biribilean, Gasteizko Posta plazan, Donostiako Boulevardean eta Iruñeko Udaletxe plazan. Baionakoa 17:30ean egingo dute, Reduit plazan

Jaurlaritzak "irtenbide baketsua" eskatu du Venezuelarentzat eta "demokrazia itzultzea"

Imanol Pradales lehendakariak adierazi du "gertutik, etengabe eta kezkaz" jarraitzen ari direla Venezuelako egoera, "historikoki errotutako euskal komunitate ugaria baitago bertan". Pradalesek mezua kaleratu du X sare sozialean duen profilean eta, Europar Batasunak adierazitako jarrerarekin bat eginda, eskatu du "nazioarteko legedia eta Nazio Batuen gutuna errespetatzea" eta "multilateralismoa, elkarrizketa eta diplomaziaren defentsa" aldarrikatu ditu bakerako eta gatazkak konpontzeko bide gisa. 

Lehendakariak uste du nazioarteko zuzenbidea berme guztiekin errespetatu behar dela, "demokrazia eta askatasuna herrialdera itzultzea ahalbidetuko duen trantsizio erreala ziurtatzeko. Venezuelarren oinarrizko eskubide eta askatasun guztiak babestuko dituen demokrazia, bai eta haien jardun askea eta subiranotasun osoa ere".

Azkenik, gogora ekarri du bi euskal herritar Venezuelako kartzela batean dituztela, "gutxieneko berme judizialik gabe".

EAEko alderdien erreakzioak

EAJ "kezkatuta" azaldu da AEBk Venezuelaren kontra egin duen erasoaren ondotik, eta "nazioarteko legedia errespetatzeko" eskatu dio Trumpen gobernuari. Halaber, adierazi du espero duela venezuelarrek "erregimen demokratiko bat izateko trantsizio politikoa" egiteko aukera izatea.

Gogorrago mintzatu da EH Bildu eta AEBk "Venezuelako Errepublika Bolibartarrari eraso" diola salatu du; "nazioarteko eskubidearen printzipio guztiak urratu dituzte", erantsi du. Ildo beretik, Arnaldo Otegi koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusiak "irmo gaitzetsi" ditu gertatutakoak eta "Venezuela herri burujabearen kontrako esku hartze inperialistatzat" jo ditu. 

PSE-EEk ez du oraingoz adierazpenik egin eta EAEko PP Alberto Nuñez Feijooren erreakzioa zabaltzera mugatu da.

Podemos Euskadik "irmo gaitzetsi" du AEBk Venezuelari egindako erasoa, eta "giza eskubideen zein demokraziaren defentsaren" kontrakoa dela nabarmendu du. "Inperialismo klasikoaren adierazpen bat da", azpimarratu du. Ezkerreko taldearen arabera, "indarkeria ezin da tresna politikotzat hartu eta ezin dira erasoak justifikatu. Bakea eta subiranotasuna ez dira negoziagarriak". 

 

Madurori "narkoterrorismoa eta konspirazioa" egotzi dizkiote

Pam Bondi AEBko fiskal nagusiak iragarri du Nicolas Maduro eta Cilia Flores emaztea "auzipetu" egin dituztela New Yorkeko hegoaldeko barrutian".  Zehaztu duenez, lau kargu egotzi dizkiote Venezuelako presidenteari: "narkoterrorismoa egiteko konspiratzea, kokaina inportatzeko konspirazioa egitea, metrailadoreak eta gailu suntsitzaileak edukitzea eta AEBren kontra erabiltzeko metrailadoreak eta gailu suntsitzaileak izateko konspiratzea”. 

 

Trumpen agerraldia, 17:00etan

Donald Trump AEBko presidenteak Truth Social sare sozialean duen profilean iragarri duenez, Maduro atxilotzeko operazioa "arrakastatsua" izan da. Xehetasun gehiago emateko agerraldia eskainiko du Mar-a-Lagoko (Florida) bertan 11:00ak direnean (17:00etan, Euskal Herrian). 

Venezuelak lasaitasunerako deia egin du

Diosdado Cabello Venezuelako Barne ministroak agerraldia egin du AEBk Maduro eta horren emaztea atxilotu ostean. AEBren erasoak "sarraskia" izan direla salatu du, baina lasaitasunerako deia egin die herritarrei. 

"Lasaitasunerako deia egin nahi dut. Izan konfiantza gure lidergoan, agintari politiko eta militarren zuzendaritzan. Lasaitasun osoa, ez diezazkiegun gauzak erraztu etsaiei", aldarrikatu du.  

Venezuelako Justiziaren erreakzioa

Venezuelako fiskalak salatu du AEBk Maduro "bahitu" duela eta berehala aske uzteko eskatu du.  

Nazioartearen erreakzioak

EBk "neurriz jokatzea" eskatu du. Kontrara, Milei Argentinako presidenteak Maduro atxilotu izana ospatu du. 

Maduro, "atxilotuta"

Nicolas Maduro atxilotuta du AEBko Gobernuak eta bertan epaituko dutela jakinarazi du, zein delitu egozten dioten argitu ez badu ere. Mike Lee Utahko senatari errepublikanoak X sarearen bidez egin du iragarpena, Marco Rubio Estatu idazkariak berak hala jakinarazita. 

 

Venezuelak NBEren bilera eskatu du

Nazio Batuen Erakundeari (NBE) urgentziazko bilera eskatu dio Venezuelak, AEBren "erasoen" ondotik



Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordeak aitortu du ez dakiela non dauden Nicolas Maduro eta Cilia Flores emaztea. Hala, "bizirik dauden froga bat" eskatu dio AEBren gobernua.

Trumpen iragarpena

Mezu berean, Venezuelaren kontrako "maila handiko erasoa" berretsi du Trumpek, eta Maduro AEBko indar bereziek harrapatu dutela zehaztu.

Trumpen iragarpena

Donald Trump Truth sare sozialean jakinarazi duenez, Nicolas Maduro "atxiki eta Venezuelatik kanpo eraman dute", emaztearekin batera.

Venezuelaren erreakzioa

Nicolas Maduro presidenteak AEBren "eraso militar larria" salatu du, eta Venezuelak bere burua defendatzeko eskubidea duela berretsi du. 

Venezuelari eraso dio AEBk

AEBk Venezuelari eraso dio gaur goizaldean. Herrialdeko hainbat gune bonbardatu dituzte, tartean Caracas hiriburua.