'Venezolanos en Bilbao Bizkaia' plataformak elkarretaratzea egingo du Maduro atxilotu izana ospatzeko
Plataformaren ustez, Venezuelako presidentea "sufrimendu handia eragin duen pertsona bat izan da", eta "itxaropena" piztu du AEBren operazioak.
'Venezolanos en Bilbao Bizkaia' plataformak elkarretaratzea egingo du igande honetan Bilbon, Nicolas Maduro Venezuelako presidentea atxilotu izana ospatzeko.
Mobilizazioa 17:00etan egingo dute, Bilboko udaletxearen aurrean.
Plataformaren sortzaile Pedro Gilek azaldu duenez, arratsaldeko ekitaldia "herritarren ospakizun bat" da, Bilbon bizi diren venezuelar gehienak Nicolas Maduroren atxiloketarekin pozik daudelako; izan ere, "sufrimendu handia eragin duen pertsona izan da, eta milaka familia banatuta egotearen arduraduna".
Horren esanetan, atxiloketa hori "itxaropena" da venezuelarrentzat, "Venezuelan boterea iraintzen zuen pertsona bat zelako". "Nicolas Maduro harrapatu izana, guretzat, itxaropenerako eta ospakizunerako arrazoi bat da, trantsizio baketsu eta ordenatu bat ahalbidetzeari uko egin dion pertsona bat izan delako eta boterea ostu duelako", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Libanok eskatuz gero, Hezbollah-rekin hitz egiteko prest dagoela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidentea Israelgo Armada Libano hegoaldetik irteteko negoziazioak bultzatzen ari da. Bitartean, ordea, tropa israeldarrak Libanoko Armadaren aurka tiro egin dute, "ohartarazpen" gisa.
Ia mila hildako Kongon, ebola-agerraldiaren ondorioz
Hilkortasun-tasa % 39,9koa da. Munduko Medikuak erakundeak ohartarazi du testuinguru "oso konplexua" dagoela, gatazkak, herritarren joan-etorriek eta osasun-sistemaren gaitasun mugatuak markatuta, eta "lau epidemiari aldi berean" egin behar dietela aurre: "ebola, kolera, elgorria eta mpoxa".
Andy Burnhamen Gobernua argindarraren gaineko BEZa kentzekotan dagoela iragarri du
Neurria, hein batean, nortasun digitalari buruzko programa martxan jartzeko proiektua bertan behera utzita finantzatuko da. Proiektu horren kostua urtean 600 milioi libera ingurukoa izango zela aurreikusten zen.
Nikaraguako presidenteak iragarri du aurrerantzean ez dela hauteskunderik izango herrialdean
Berez, 2027 azaroan egin beharko lirateke hauteskundeak, baina 2007tik herrialdean agintzen duen Daniel Ortega presidenteak egindako iragarpenak atea itxi die hauteskundeei.
Iranek Ekialde Hurbilean egindako erasoen ondorioz AEBko 100 militar inguru zauritu dira, Pentagonoaren arabera
Pasa den asteburuan Pentagonoak berak baieztatu zuenez, hiru soldadu estatubatuar hil dira Iranek Jordanian eta Iraken egindako erasoetan. AEBko Armadak 10 egun jarraian daramatza Irango helburuen aurka eraso egiten, eta Iranek Jordania, Kuwait, Bahrain eta beste herrialde aliatu batzuetan eraso eginez erantzun du.
Trumpek dio AEBtan ez dutela Netanyahu atxilotuko
Irailean NBEren egoitzara joan daiteke Israelgo lehen ministroa. Zohran Mamdani New Yorkeko alkateak adierazi du Netanyahu "gerra kriminala" dela, eta atxilotzeko aukera aztertzen ari dela.
Huthiek itsas blokeoa ezarri diote Saudi Arabiari, Riadeko "setioari" erantzuteko
Neurria "begia begi truk" dela adierazi dute, saudiarabiarrek Yemenen duela hamabi urtetik duten blokeoari aurre egiteko.
Burnhamek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartu du, eta "eredu politiko eta ekonomiko berria" ezarriko duela agindu du
Etorkizuneko gobernuaren lehentasunen artean aipatu ditu hezkuntza-sistemaren erreforma, osasun mentaleko zerbitzuak indartzea eta etxebizitza subentzionatu gehiago eraikitzea.
AEBk Iran bonbardatu du bederatzigarren gauez jarraian
Iranek, bere aldetik, Estatu Batuek Kuwaiten eta Bahrainen dituen hainbat base militarren aurka egin du, eta Bahrainek aire erasoen aurkako sirenak aktibatu ditu.
Trump Espainiaren ospakizunera batu nahi izan da, baina albo batera utzi dute
AEBko presidente Donald Trump FIFAren buru Gianni Infantinorekin batera igo zen oholtzara, Munduko Kopako garaikurra Espainiako selekzioaren kapitain Rodriri ematera. Agertokia uzteko denbora eman bazioten ere, Trump munduko txapeldunen ospakizunen argazkian ateratzen saiatu zen.