555 pertsona baino gehiago hil dira Iranen, AEB eta Israelen erasoak hasi zirenetik
AEB-Israel eta Iranen arteko gatazka Libanora zabaldu da. Hezbollahk Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu du.
555 pertsona baino gehiago hil dira Iranen, AEB eta Israelen erasoak hasi zirenetik
Ilargi Erdi Gorriak zabaldutako azken balantzearen arabera, gutxienez 555 pertsona hil dira AEBk eta Israelek Iranen aurka asteburuan abiatutako erasoaldian.
Aipaturiko erakundeak jakinarazi duenez, Irango 131 hiri inguru bonbardatu dituzte eta eraso horietan gutxienez 555 pertsona hil dira.
Iranen aurkako "operazio militarrak berehala gelditzeko" eskatu du Txinak
Txinak AEBri eta Israeli eskatu die Iranen aurkako "operazio militarrak berehala gelditzeko". Halaber, nazioarteko zuzenbidea urratzea" leporatu die.
Iranek ez du AEBrekin negoziatzeko asmorik
Ali Lariyani Irango Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkariak astelehen adierazi duenez, Irango Gobernuak ez du AEBrekin negoziatuko.
Kuwaitek baieztatu du hainbat hegazkin amerikar jausi direla bere lurraldean
AEBko hainbat hegazkin militarrek lurra jo dute Kuwaiten, bertako agintariek astelehen honetan baieztatu dutenez.
Bestalde, AEBk Kuwaiten duen enbaxadara ez gerturatzeko eskatu dute. Sare sozialetan zabaldutako irudietan AEBko enbaxada sutan ikus daiteke, baina ez dute oraingoz erasorik izan denik baieztatu.
Israelek Irango lurrazpiko kuartelei eraso die Teheranen
Larunbatetik, ia etenik gabe eraso dio Israelek Irani, eta gaur Armadak jakinarazi duenez, Teherango lurrazpiko kuartelen kontra egin du. Iturri militarrek Israelgo tokiko hedabideekin egindako bideokonferentzia batean zehaztu dutenez, Iranen kontrako gerrak "behar beste denbora" iraungo du.
Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz
Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek asteburuan Iranen aurka abiatutako erasoaldia ekonomian eragina izaten hasi da. Iranek Ormuzko itsasartea ofizialki itxi ez badu ere, hainbat ontziri eraso die, eta gauzak horrela, ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi.
Hezbollahk Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu dunde nagusien aurkako eraso masiboa egin dute AEBk eta Israelek
Hezbollah talde xiitak hainbat jaurtigai bota ditu Israelgo iparraldera Libanotik, eta Israelgo armadak eraso horiei erantzun die, Libanoko lurraldearen kontra bonbardaketak eginez, Beirut hegoaldeko auzoetan, besteak beste.
EBk ohartarazi du Ekialde Hurbilak asko duela galtzeko gerra batekin, eta "moderazioa" eskatu du
AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatutako eraso masiboen ondoren, moderazioa eskatu diete EBko Kanpo Arazoetako ministroek igande honetan. Ildo horretatik, herrialde horien arteko gatazka armatuarekin amaitzeko eta Ormuzeko itsasartea ixtea bezalako neurri kaltegarriak saihesteko eskatu diete.
Irango buruzagi berriekin negoziatzeko prest agertu da Trump
AEBko presidente Donald Trumpek adierazi duenez, Irango buru berriekin negoziatzeko prest dago, Irango Islamiar Errepublikako buruzagi goren Ali Khamenei hil ostean.
Khameneiren ondorengoa aukeratu arte herrialdea zuzenduko duen triunbiratua osatu du Iranek
Alireza Arafi klerikoa aukeratu dute Irango Liderren Kontseiluaren azken erpina osatzeko, alegia, Masud Pezexkian herrialdeko presidentearekin eta Gholam-Hossein Mohseni-Exei botere judizialeko buruarekin batera, trantsizioko triunbiratua zuzentzeko.
Ziurgabetasuna nagusi hegaldiak bertan behera geratu eta harrapatuta geratu diren euskal herritarren artean
Dozenaka hegaldi bertan behera geratu dira azken orduotako erasoen ondoren, eta milaka turistak ez dakite noiz itzuli ahal izango diren etxera.
Iranek Khameneiren heriotza baieztatu, eta operazio militar handia agindu du mendekatzeko
Iranek Ali Khamenei aiatolaren heriotza baieztatu du igande honetan, eta zigor "gogor" batekin mendekatuko dela agindu du, AEBren eta Israelen aurka egingo duen operazio militar handi bati erreferentzia eginez.
Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak informazioa eta laguntza eskaini dizkie Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritarrei eta enpresei
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritar eta enpresekin harremanetan jarri da, Israelek eta AEBk Iranen kontra egindako erasoek eremuan segurtasun arazoak sor ditzaketelako. Idazkaritzak mezua zabaldu du sare sozialen bitartez, eta informazioa eta laguntza eskaini dizkie.
Ali Khamenei, Irango Errepublika Islamikoko buruzagi gorena, erasoetan hil den "zantzu asko" daudela esan du Netanyahuk
Ali Khamenei aiatola, Irango Errepublika Islamikoko buruzagi gorena, AEBk eta Israelek larunbat honetan egindako erasoetan hil den zantzu asko daudela esan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak.
200 hildako baino gehiago baieztatu dituzte Iranen
Israelek eta AEBk larunbat honetan Iranen kontra jaurtitako drone, bonba eta misilek gutxienez 201 hildako eta 747 zauritu utzi dituzte, Irango Ilargi Gorriak zehaztu duenez; herrialdeko 31 probintzietatik 24 harrapatu dituzte, eta 220 talde baino gehiago ari dira larrialdi lanetan.
Gutxienez 57 neska hil dira Israelek Irango eskola baten aurka egindako bonbardaketan
Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan
Iranek gaur goizean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek abiatutako erasoari erantzun dio, Israelgo lurraldearen kontra ez ezik, AEBk Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen base militarren kontra ere misilak jaurtiz .
EBk eta nazioarteko agintariek lasaitasuna eskatu dute Iranen aurkako erasoen ostean
Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Irani eraso egin ostean Kaja Kallas Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak larunbat honetan esan duenez, Irango erregimena “mehatxu larria da munduko segurtasunarentzat”.
Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak AEBrekin batera "Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatzea" helburu duen operazio militar bateratua abiatu dutela esan die herritarrei, Teheranen erregimen aldaketa gauzatu eta Islamiar Errepublikaren amaiera lortzeko asmoz. Halaber, Donald Trumpen "lidergo historikoa" eskertu du.
Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Iranen aurkako erasoaldia hasi eta minutu gutxira emandako hitzaldiak argi utzi du operazioaren azken helburua 1979an Irango Islamiar Errepublikan ezarritako botere egiturak ezabatzea dela: estamentu klerikala eta Guardia Iraultzailea, Irango Armadaren oinarri ideologikoa, baita horren programa nuklearra ere.
Iranen erakunde nagusien aurkako eraso masiboa egin dute AEBk eta Israelek
Donald Trump AEBko presidenteak larunbat honetan iragarri duenez, "eraso handia" hasi dute larunbat honetan, Irango erakunde nagusien aurka, "AEBko herria babesteko, Irango erregimenaren mehatxua deuseztatuta". Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak adierazi du Irango erregimenaren "mehatxu existentziala ezabatzeko" helburua duela erasoak.