Macron gailendu da Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulian, Le Penen aurretik
Emmanuel Macron zentrista eta Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaia lehiatuko dira Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian, igandeko bozketan lehenengo bi hautagaiak izatea lortu ostean, botoen % 100 zenbatuta.
Macronek botoen % 27,84 eskuratu ditu, eta Le Penek % 23,15, aipatu datuen arabera.
Macronek duela bost urte lortutako emaitza hobetu du, lehenengo itzulian % 24,01ean geratu baitzen, baina Le Penek ere egin du gora, % 21,3tik, hain zuzen ere.
Gainera, Macronek inkestek aurreikusitakoa baino babes handiagoa lortu du, eta galdeketa horiek bera jartzen dute apirilaren 24ko bigarren itzulirako faborito, baina 2017an baino alde txikiagoarekin, orduan Le Penen bikoitza jaso zuen eta.
Jean-Luc Melenchon ezkertiarrak eskura izan du bigarren itzulirako txartela, botoen ia % 22 eskuratu dituelako, 2017an baino bi puntu gehiago.
Iritzi ezberdinak batuko dituen "zerbait berria asmatzeko prest" agertu da Macron
Alde handira, laugarren tokian, eskuin muturreko beste hautagaia geratu da, Eric Zemmour, botoen % 7,07 bilduta.
Valerie Pecresse eskuin kontserbadoreko presidentegaiak alderdiaren historiako emaitza txarrena izan du, babesen 4,78 % jasota. Antzeko emaitzak eskuratu ditu Yannick Jadot ekologistak, botoen % 4,58 eskuratuta, hain justu.
Macroni botoa eman ez dieten guztien babesa eskatu du Le Penek bigarren itzulirako
Jean Lassalle landa eremuaren defendatzaileak botoen % 3,13 jaso ditu, eta hortik behera geratu da Fabien Roussel komunista (% 2,28). Anne Hidalgo Parisko alkate sozialistak, berriz, hondoa jo du (% 1,75), alderdiaren inoizko emaitzarik txarrenak eskuratuta. Nicolas Dupont-Aignan Frantzia Zutik alderdikoak antzeko datuak lortu ditu.
Philippe Poutou eta Nathalie Arthaud hautagai trostkistak % 1etik behera geratu dira, aurreikuspenen arabera.
Babesak
Valerie Pecresse kontserbadoreak, Fabien Roussel komunistak, Yannick Jadot ekologistak eta Anne Hidalgo sozialistak bigarren itzulian Macronen alde egiteko eskatu diete jada euren boto-emaileei, eta Melenchon ezkertiarrak Le Peni botorik ez emateko eskatu du. Ondorioz, egungo presidenteak errazago izango du bigarren itzulian garaipena eskuratzea.
"Borrokaren beste orri bat irekiko da. Zuetako bakoitza dago hartu beharreko erabakiaren aurrean. Badakit haserre zaudetela. Ez utzi haserrearen ondorioz konpontzeko zaila izango litzatekeen akatsa egiten", adierazi du Melenchonek. "Badakigu nori ez diogun sekula botorik emango. Ezin diogu boto bat bera ere eman Le Pen andereari", berretsi du.
Bigarren itzulian Le Pen geldiarazteko deia egin dute galtzaile gehienek
Jadotek, bere aldetik, bigarren itzulian "eskuin muturra blokeatzeko" eskatu du, eta Pecressek esan du "kontzientziarekin" emango diola botoa Macroni, "Marine Le Pen botererera irits ez dadin".
Anne Hidalgo Parisko alkateak ere Macronen aldeko botoa eskatu du, "Marine Le Penen eskuin muturrari aurre egiteko". "Serio eskatzen dizuet Marine Le Penen eskuin muturraren aurkako botoa emateko Emmanuel Macronen boto-paperarekin", esan du.
Rousselen esanetan, "inoiz ez nuke proiektu arrazista eta xenofobo batek Frantziaren ardura hartzen utziko. Erabaki hau hartu dut, eta badakit geroz eta zailagoa dela esatea", adierazi du.
Zemmour ultraeskuindarrak, berriz, aurreikusita zegoen moduan, Le Penen alde egingo du apirilaren 24an.
Ipar Euskal Herria
Ipar Euskal Herria eta Bearno barne hartzen dituen Pirinio Atlantikoen departamenduan, parte-hartzea % 81,57koa izan da, eta Macron nagusitu da, botoen % 27,6 jasota; bigarren Le Pen izan da, ia 10 puntura (% 17,9); eta hirugarren, Estatuan ez bezala, Lassallek aurrea hartu dio Melenchoni, % 17,07 eta % 17,02ko babesarekin, hurrenez hurren. Zemmourrek, berriz, botoen % 5,47 eskuratu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak izan dira Bartzelonan independentziaren aldekoen eta eskuin muturreko jarraitzaileen artean
Istiluak izan dira, gaur arratsaldean, Diada egunean Bartzelonan egin den manifestazioan, independentziaren aldeko manifestarien eta eskuin muturreko talde ezberdinen artean. Esquadra Mossoek dispositibo zabala ezarri dute, eta hainbat unetan kargak ere izan dira.
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.