Inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzian Le Penen ultraeskuina litzateke lehen indarra, Ipar Euskal Herrian, aldiz, Fronte Popularra

Estatu mailan Bilgune Nazionala (RN) litzateke lehen indarra, ez ordea, espero bezainbesteko aldearekin, bozen % 34,1 eskuratuta. Ipar Euskal Herrian, ostera, ezkerreko koalizioa, Fronte Popularra, gailendu liteke.
RN ultraeskuineko alderdiaren kartela hautesleku batean. Argazkia: EFE
RN ultraeskuineko alderdiaren kartela hautesleku batean. Argazkia: EFE

Frantzian Marine Lepenen Bilgune Nazionala (RN) litzateke lehen indarra, ez ordea, espero bezainbesteko aldearekin, bozen % 34,1 eskuratuta, IFOP, Ipsos, OpinionWay eta Elabe enpresek egindako inkesten arabera. Ipar Euskal Herrian, aldiz, ezkerreko koalizioa, Fronte Popularra, gailendu liteke.

Ultraeskuinaren atzetik, Ezkerreko Fronte Popularra koalizioa kokatuko litzateke, botoen %29 inguru eskuratuta, Emmanuel Macron presidentearen bloke zentristaren aurretik. Presidentearen alderdiak bozen %20,5-23 lortuko lituzke, inkesten arabera.

Elabek egindako kalkulu batean aurreikusi du RNk eta bere aliatuek Parlamentuko 260-310 eserleku artean lor ditzaketela uztailaren 7an bigarren bozketan, eta Ipsosek 230-280 eserlekuko tartea aurreikusi zuen ultraeskuinarentzat eta bere aliatuentzat.

289 eserleku behar dira gehiengo absolutua lortzeko Asanblea Nazionalean, Frantziako Parlamentuan.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X