Fronte Popularra koalizio berria izan da lehen indarra Ipar Euskal Herrian, hauteskundeen lehen itzulian
Fronte Popularra, ezkerreko koalizio berria, izan da lehen indarra Ipar Euskal Herrian, hauteskundeen lehen itzulian. Are gehiago, hiru hiriburuetan ere gailendu da, Baionan C. Capdevielle (PS-FHB) 8.942 boz eskuratuz; Donibane Garazin, Iñaki Echaniz (PS-FHB) 340 botorekin eta Maulen, Echanizek berak 762 boz bildu ditu.
Ezkerreko koalizioak 55.206 boto eskuratu ditu Ipar Euskal Herrian. RN ultraeskuineko alderdia bigarren sailkatu da, 44.214 boz lortuta, ondoren ENSk 38.479 boto bereganatu ditu, LRk 18.534, EAJk 6.059 eta Eutsik 4.993.
Horrela, bozen % 29,43rekin, lehen atera da Peio Dufau (EH Bai) Fronte Popular Berriaren izenean seigarren barrutian. atzetik, hurbil gelditu da Christian Deveze, Macronen hautagaia, botoen % 26,92rekin. Bestalde, mila boz ingurura, eskuin muturrekoa hautagaia Victor Lastecoueres geratu da, botoen %25,29rekin.
Colette Capdevielle PSko kide eta Fronte Popular Berriko hautagaia nagusitu da bosgarren barrutian, 22.643 boto eskuratuta (% 32,30). Eskuin muturreko RNk lortu du bigarren lekua: Serge Rossok botoen % 27,54 lortu ditu. Hirugarren lekuan gelditu da Florence Lasserre Modemeko diputatua.
Iñaki Echaniz Fronte Popular berriko jarduneko diputatua lehen da laugarrenbarrutian (% 38,01). Bigarren Batasun Nazionaleko Sylviane Lopez hautagaia litzateke, % 25,62rekin. Jean Lassalle biarnesa hirugarren litzateke bozen %18,05arekin. Hirurak aurkeztu daitezke bigarren itzulira. Lassallek jadanik jakinarazi du hautagaitza atxikiko duela. Hiru hautagaien arteko itzulia izango da, ondorioz, datorren igandekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.
EH Bilduk Nerea Kortajarena aukeratu du Donostiako alkategai
Kortajarena EH Bilduren Programa idazkaria da gaur egun, eta legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean 2016tik. Azken hauteskunde autonomikoetan EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen, eta "emaitza historikoa" lortu zuen, botoen % 40 gainditzea ahalbidetuz.
Eusko Legebiltzarrak segurtasun publikoari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo du, EAJk eta PSEk eskatuta
Eztabaida Basque Segurtasun Foroaren ondorioetatik abiatuko da, eta etorkizuneko 2026-2030 Segurtasun Plan Integralerako oinarria izango da.