Mundua
AEBk Venezuela bonbardatu eta Maduro atxilotu du
Donald Trump AEBko presidenteak berak baieztatu du "maila handiko" erasoa egin dutela bart Venezuelan, eta presidentea atxilotu eta bertatik atera dutela. Venezuelako Gobernuak Armada eta Polizia zabaldu ditu herrialde osoan.
6,5 graduko lurrikara batek Mexiko erdialdea astindu du
Hegoaldeko Guerrero estatuko kostaldean izan du epizentroa lurrikarak, Ozeano Barean, baina astindua herrialdeko hainbat hiritan antzeman dute, Mexikoko hiriburua barne. Oraindik ez dute kalte material edo pertsonalik jakinarazi.
Bengala bat, Urtezahar egunean Suitzako taberna batean sua piztu izanaren arrazoi nagusia
Oraingoz, ez dago argi zenbat pertsona zeuden lokal horretan, baina hainbat lekukok adierazi dute sutea gertatu zen ordurako bengala zuten xanpain botila batzuk piztuta zeudela, eta sarrera bakarra oso estua zela deitoratu dute.
Irango protestetan "manifestariak hiltzen badituzte" herritarrak "erreskatatuko" dituela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuak bere programa nuklearra berriro garatzen saiatzen ari dela adierazi du Trumpek azken egunotan, eta balizko bonbardaketekin erantzuteko prest agertu da, ekainean Israelekin egin bezala.
Zazpi pertsona hil dira Iranen, egoera ekonomikoak okerrera egin duela salatzeko deitutako hainbat manifestaziotan
Manifestazioak igandean hasi ziren Teheranen, eta dozenaka hiritara zabaldu dira azken egunotan, besteak beste, Isfahan, Kerman, Kermanshah, Hamadan eta Qom hirietara. Iran krisi ekonomiko larrian dago, urteko % 42ko inflazioarekin.
Txina medikamentuen eta antisorgailuen BEZa kobratzen hasi da, jaiotza-tasa estimulatzeko
Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean
"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.
500.000 pertsona baino gehiago bildu dira Istanbulen Gazaren alde
Milioi erdi pertsona baino gehiagok parte hartu dute gaur Gazaren aldeko martxa eta otoitz kolektibo batean, Bilal Erdoque Recep Tayyip Erdonan presidentearen semeak deituta. Turkiako presidentea Israelgo Gobernuarekin kritikoenetako bat da, eta askotan leporatu dio Gazan genozidioa egiten ari dela.
Sute batek eliza historiko bat kiskali du Amsterdamen Urtezahar gauean
Amsterdamgo Vondelkerk eliza historikoa, XIX. mende amaierako eraikina, erabat suntsituta geratu da bart sute baten ondorioz. Inguruko etxebizitzak hustu behar izan dituzte eta, zorionez, ez da inor zauritu ezbeharrean. Gertakariaren arrazoi ofizialak ezagutzen ez diren arren, herritar batzuek su artifizialak ikusi zituzten elizaren dorretik getu.
Moneta aldaketa Bulgarian: euroak lev moneta ofiziala ordezkatu du
Europar Batasunean (EB) duela 19 urte sartu bazen ere, Bulgaria orain arte eurogunetik kanpo egon da. 2026ko urtarrilaren 1etik, Bulgaria eurogunera sartu den 21. herrialdea da.
Zohran Mamdanik New Yorkeko alkate kargua hartu du
Alkate demokratak gauerdiaren ostean hartu du kargua, hiriko metro geltoki historiko batean egindako ekitaldi batean. New Yorkeko alkate gisa egin dituen lehen adierazpenetan, "ohorea eta pribilegioa" dela nabarmendu du.
Indarrean da Israelek Gazan jarduten duten 37 GKEri jarritako betoa
Israelek nazioarteko erakunde humanitarioei (Mugarik Gabeko Medikuak eta UNRWA) lizentziak kendu dizkie, eta jarduera etetea eta martxoaren 1a baino lehen Gazatik alde egitea exijitu die, erregistro-prozesu polemiko bat ez osatzeagatik.
Su artifizial liluragarriak mundu osoan 2026 urteari harrera egiteko
Su artifizial ikusgarriz eta musikaz lagunduta, urte berrian abiatu dira Rio de Janeiro, New York, Paris, Berlin edo Dubai bezalako munduko hiriburu handiak.
Zeelanda Berriak ongietorria eman dio 2026 urteari
Ozeaniako herrialde hau izan da 2025ari agur esan eta 2026ari ongietorria eman dion lehenengoetako bat, Aucklanden su artifizialen ikuskizun batekin.
Israelek Somalilandia aitortzea, Afrikako Adarreko taula geoestrategikoan faktore berria
Israelek Somalilandia onartzeak hamarkadetako gatazka sezesionista pizteaz gain, pieza berri ezegonkor bat txertatzen du Afrikako Adarreko eta Ekialde Ertaineko aliantzen eta etsaitasunen taula geoestrategiko konplexuan.
Gutxienez pertsona bat hil da eta 80 inguru zauritu dira Machu Pichura zihoazen bi trenek aurrez aurre talka egin ostean
Gutxienez pertsona bat hil da eta beste 78 zauritu dira astearte arratsalde honetan Machu Picchuko Parke Arkeologiko Nazionalera zihoazen bi trenek aurrez aurre talka egin ostean, Ollantaytambo herrian, Urubamba probintzian, Peru hegoaldean.
Hamar herrialdek eskatu diote Israeli UNRWAk eta GKEek esku har dezatela egoera "katastrofikoaren" aurrean
AEBk CIAren droneekin eraso zion Venezuelako portu bati, 'New York Times' egunkariaren arabera
Oraingoz, ez Pentagonoak, ez AEBko Gobernuak, ez Venezuelak, ez dute baieztatu Trumpek aipatutako erasoa. Baieztatuko balitz, AEBk Venezuelako lurretan egindako lehen erasoa izango litzateke.
Trumpek ohartarazi du Hamasek "ondorioak" izango dituela, desarmatu eta Gazako su-etenaren bigarren fasea desblokeatu ezean
AEBko presidenteak dio gai gehienetan bat datorrela Israelekin, Abrahamgo Akordioak zabaltzearen alde dagoela eta ohartarazi du ez duela onartuko Iranek botere militarra berreskuratzea.
Putinen egoitzetako bati eraso egitea leporatu dio Errusiak Ukrainari, eta negoziazioak haustearekin mehatxu egin du
Zelenskik ukatu egin du erasoa egin izana, eta Putinen helburua "Ukrainaren aurkako erasoekin jarraitzeko aitzakia bat izatea" dela ohartarazi du sare sozialetan.