77 urteko gizon bat hil da Donostiako Ondarreta hondartzan
Larrialdi zerbitzuek goizeko 10:30ak pasatxoan jaso dute abisua. Hondartzan zeuden hainbat herritarrek atera dute gizonezkoa uretatik, baina erreskate taldeek ezin izan dute ezer egin, bizirik eusteko.