Accionako presidentea ez da joan Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordera, eta berriro deitu dute
Otsailaren 9an aurkeztu beharko da. Hala ez balitz, delitu bat egin lezakeela gogoratu du Batzordeko presidenteak.
Otsailaren 9an aurkeztu beharko da. Hala ez balitz, delitu bat egin lezakeela gogoratu du Batzordeko presidenteak.
Urtarrilaren 31n izango da Xilaba Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumez eta gizon batez osatutako seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
Atletico San Sebastian Danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du klubaren saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Euste-horma bat trenbidearen gainera erori da Rodalieseko R4 linean, eta handik pasatzen ari zen tren batek horren kontra talka egin du Gelida udalerrian.
“Koherenteak ez bagara”, NATO “ahuldutako erakundea” dela ohartarazi du Frantziako presidenteak.
Mundua blokeka banatu nahi duten horien aurrean, "Europara eta Euskadira demokrazia eta askatasunak ekarri zituen gizarte eradua defendatzeko" asmoz hartuko du parte Lehendakariak Suitzan egiten ari diren foro ekonomikoan.
ELAk adierazi du berak deitutako grebarekin bat egin zezaketen langileen herenak lanuztea egin duela. CCOO, Steilas, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte eskola-orduen murrizketari buruzko epaiketa egin den epaitegiaren aurrean.
Kirola Arbitratzeko Epaitegiak erabaki du ez duela eskumenik Euskadiko Federazioa Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioan sartzearen aurka Espainiako Pilota Federazioak aurkeztutako errekurtsoa ebazteko. Ebazpen horren kontra ezin da helegiterik jarri, eta beraz, auzia bere horretan geratzen da; alegia, euskal pilota federazioak ofiziala izaten jarraituko du.
Europako Batzordeko presidenteak Artikoko segurtasuna indartzeko inbertsioa handitzea defendatu du.
Donald Trumpen gobernu pertsonalistak AEBko demokraziaren zutabeak dardarka jarri dituela diote aditu batzuek. Juanma Benitez Columbiako Unibertsitateko irakasleak eta Brett Bruen Barack Obamaren aholkulari ohiak Donald Trumpen agintaldiko urte honen balorazioa egin dute EITBrentzat.