Albiste izango dira: Errenteriako hilketa, zazpigarren entzierroa eta autogobernuari buruzko uda ikastaroa
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Abiadura handian egin dute ibilbidea, baina azken unean ez dira zuzenean plaza barruko atera joan, eta horrek entzierroa luzatu du.
Etxean geratu behar dutenak jazarleak eta sexu-erasoak egiten dituztenak direla azpimarratu dute Gazteluko plazan bildutakoek. Horrez gain, maitasuna eta babesa adierazi diete biktimei, eta animatu dituzte "kaleak eta plazak okupatzera, isilik ez geratzea".
Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta, oraingoz, badirudi istripua izan dela. Harrapaketaren ondorioz, Renfek trenbidearen zirkulazioa eten du inguruan aldi baterako.
Hodeitzarekin batera, haizea etorri da, eta horrelako irudiak utzi ditu azken orduotan. Tenperatura 10 gradu jaitsi da hainbat tokitan, eta hondartza batzuk bat-batean hustu dira.
Erasoa larunbat goizaldean izan zen, hilak 11, 04:45 aldera, Nafarroako hiriburuko Gaztelugibelen. Egunotan San Fermin jaiak ospatzen ari dira lekuan.
Guztira 7.000 hektarea erre ditu suak. 13 dira hildako pertsonak, eta 8 zaurituak, horietako lau larri.
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu eta PSEko Arabako idazkari nagusiak defendatu du Pedro Sanchezen gobernuaren konpromisoa Euskadiko eskumenen transferentziarekin. Horrela erantzun die Imanol Pradalesen hitzei, lehendakariak esan ostean "errespetu falta zela Gizarte Segurantzaren transferentziak jasotako ezetza". Hurtadok Radio Euskadin PSOEren jarrera negoziatzailea azpimarratu du.
Ikurrinaren Eguna ospatu du gaur EAJk Bilbon. Duela 132 urte lehen batzokia zabaldu zenean altxatu zen lehen aldiz, eta orduan bezala, Bilboko Zazpikaleetan ikurrina mastara igo dute. Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak ikurrinaren benetako balioekin jeltzaleek duten konpromisoa berretsi du, eta azpimarratu du euren lekua ez dagoela muturretan.
Alderdi Popularrak omenaldia egin dio Miguel Angel Blanco zinegotziari Ermuan, ETAk hil zuela 29 urte betetzen direnean. Bertan izan dira Mari Mar Blanco arreba, Javier de Andres Euskadiko popularren presidentea eta Cuca Gamarra alderdiko idazkariordea. Gamarrak salatu du Pedro Sanchezek EH Bilduren botoei esker eusten diola botereari. Eta iragarri du PP gobernura iristen denean Espetxeetako legea aldatuko duela ETAko presoak etxera ez ekartzeko.