Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago ikusi

Gaurko 5 irakurrienak

Elixabete Etxanobe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko Foru Aldundia Ministerioarekin negoziatzen ari da Urdaibain inbertsioa mantendu dezan, museoaren proiektua bertan behera geratu den arren

EH Bildu eta PP taldeek eskatuta Batzar Nagusietako Batzorde Instituzionalean egindako agerraldian, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du museoen proiektua bertan behera uztea eragin zuen irizpide aldaketa "erantzukizunak" gidatu zuela, horren kontrako prozesu judizialek eta egiteke dauden tramitazioek zortzi urte inguru atzeratuko zutela egiaztatu baitzuen.

aizpea otaegi errenteria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errenteriako Udalak "auzibidea agortuko" du, lan-eskaintzak "aurreikusitako baldintzekin aurrera egin dezan"

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iragarri du "bitarteko guztiak" jarriko dituztela eta "auzibidea agortuko" dutela, 25  administrari lanpostu hautatzeko deialdiaren aurkako helegiteak "aurkako ebazpena" izan dezan. Salatu du “bizikidetzan eta adostasunean oinarritutako orain arteko bidea zapuzteko nahi antolatua” dagoela C1 euskara mailagatik jarritako helegitearen atzean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X