Donostian emaztea itotzen saiatu zen gizonak komisarian jarraitzen du
Hilketa saiakera leporatzen diote, emaztea ito nahian aurkitu ondoren.
Hilketa saiakera leporatzen diote, emaztea ito nahian aurkitu ondoren.
EAJko presidenteak polemikaz, euskararen eskakizunaz eta beste hainbat gaiez hitz egin du ETBko kamerentzat.
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
Boris Pistorius Alemaniako Defentsa ministroak adierazi du AEBk soldadu estatubatuarrak Alemaniatik partzialki erretiratzea aurreikus zitekeela, baina erabaki horrek “argi uzten du Europak ardura handiagoa hartu behar duela bere segurtasuna bermatzeko”. AEBko armadak 36.000 soldadu baino gehiago ditu bertan aktibo.
Zaparradak espero dira, arratsaldetik aurrera bereziki, eta haizea asko zakartuko da. Antzera jarraituko du igandean, eta bide beretik hasiko da datorren astea.
AEBko presidenteak ostiral honetan Kongresuari helarazitako gutun batean baieztatu du Ekialde Hurbileko erasoak "eten" egin direla, nahiz eta eskualdean indar militarrei eutsi eta Teheranekin dituen negoziazioak baketik urrun egon.
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Europako Batzordeak gezurtatu egin ditu Estatu Batuetako presidenteak egindako salaketak, eta muga-zergen neurri berrien aurrean bere interesak babesteko "aukerak" zabalik dituela ohartarazi du.
Bi ekintzaile, Saif Abukeshek jatorri palestinarreko espainiarra eta Thiago Avila brasildarra, atxikita ditu Israelek, eta Espainiako eta Brasilgo gobernuek berehala askatzeko eskatu dute.