Sagar uzta iazkoa baino % 30-35 txikiagoa izango dela aurreikusi dute sagardogileek, lehorteagatik aurreratzera behartuta baitaude
Uda lehorraren ondorioz, ekoizle batzuek uzta aurreratu dute, eta beste batzuek datozen egunetan ekingo diote bilketari. Kanpainaren emaitza irailean aurkeztuko dute Villabonako sagasti esperimentalean.