Euskal sozialistek askatasuna eta berdintasuna defendatzen jarraituko dutela esan du Anduezak
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Fernando Buesaren irudia aldarrikatu du larunbat honetan, ETAk hildako buruzagi sozialistaren omenez egindako ekitaldian. Anduezak adierazi duenez, ez nazionalistek, ez eskuinak, ezta ultraeskuinak ere, ez dute eragotziko euskal sozialistek askatasuna eta berdintasuna defendatzen jarraitzea.