Guardia Zibilak ziberiruzurren aurkako operatiboa zabaldu du Gasteizen
Goizeko lehen orduan hasi da operatiboa, Lakua auzoan, eta oraingoz ez dute atxiloketei ezta miaketei buruzko xehetasunik eman.
Goizeko lehen orduan hasi da operatiboa, Lakua auzoan, eta oraingoz ez dute atxiloketei ezta miaketei buruzko xehetasunik eman.
Maskarak iruzurra eginda erosteagatik egiten ari diren epaiketan, enpresariak epailearen aurrean esan du eraikuntza enpresa batzuek herri lanen lizitazioak irabazi zituztela komisioak ordaintzearen truke.
ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat-egitea eta langileen kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, azkenean , "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindiakatuaren arabera.
Azken orduak dira Eusko Legebiltzarrak Enplegu Publikoaren Legearen erreformari zuzenketak aurkezteko epea itxi aurretik. EAJ, EH Bildu eta PSE-EE negoziatzen jarraitzen dute euskara eskakizunen inguruan.
Pasa den apirilaren 14an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzitakoaren arabera, Espainian administrazioarekin aldi baterako kontratuak kateatu dituzten interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea ez da neurri nahikoa abusu horiek konpentsatzeko.
Arte eszenikoen Espainiako sarietan, gainera, Jesus Cimarro bizkaitar ekoizleak Ohorezko saria jasoko du. SGAE Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen duen sariketa ekainaren 1ean egingo dute, Meridan.
Erregaiak dira oraindik ere goranzko presio handiena egiten dutenak, Irango gerrak eragindako shockak irauten duen seinale. Hala ere, eragin hori leundu dute, nolabait, elektrizitatearen prezioaren jaitsierak eta Espainiako Gobernuak onartutako neurri fiskalek.
Gaur-biharretan, Eguzkiak abuztuaren 12a izango duen posizio bera izango du, 20:27 inguruan. Hori dela eta, fenomenoa ikusteko tokirik onena zein den egiaztatu ahal izango da.
Zinemagilearen hirugarren film luzearen protagonistak Ane Pikaza eta Aitor Borobia dira, eta Maria Goiricelayarekin batera dago idatzita, Lorcaren lan hori antzerkirako arrakastaz moldatu zuen antzerkigilearekin.
Konpainiak urtarrila eta martxoa artean izandako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 4.067,1 milioi eurora iritsi, duela urtebete baino % 9,7 gutxiago.