Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala
12 urteko alkatetzak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik badira hobetzeko eta kontuan hartzeko kezka eta erronkak. Ildo horretan, konpartsekin gorabeherak izan arren, uneotan harremana errespetuzkoa dela adierazi du. Festak lehertzeko egun bakarra falta denean, urduritasuna eta emozioa dira nagusi Bilboko alkatearengan.