Indarkeria matxista denon ardura dela azpimarratuko du aurten azaroaren 25eko kanpainak
‘Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada’ izango da EAEko erakundeek aurkeztutako kanpainaren leloa, eta norbanako batzuen arazo izatetik urruti, gizarte osoari eragiten dion egiturazko arazoa dela eta emakumeak babesteko komunitateak osatzeko beharra nabarmenduko ditu.