La Manada auziaren prozesu judizialak gizartearen haserrea piztu zuen
Bi auzitegik ez zuten ez larderiarik ez indarkeriarik ikusi 2016ko uztailaren 7an bost gizonek emakume bati egindako talde-erasoan, eta 2018an abusuagatiko zigorra eman zuten. Bitartean, kaleetan, Iruñean aurrena eta estatu osoan gero, oihu bat zabaldu zen: "Ez da abusua, bortxaketa da". Azkenean, aldarri zena, epai irmo batean islatu zen.