Piloiko lehen entzierro azkarra izan dute Faltzesko jaietan
Faltzesko piloiko lehen entzierroak zirrara handia eragin du minutu eskaseko lasterketan. Vicente Dominguezen behiek tentsio uneak sortu dituzte eta korrikalari bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, politraumatismo batekin, eroriko baten ondorioz.