Telladok, EAJri: "Edo Sanchezekin egon eta mafia boterean mantendu edo aldaketa babestu"
"Pedro Sanchezekin egotea edo demokraziarekin egotea" aukeratzeko eskatu die Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak EAJri eta PSOE Espainiako Gobernura iristea ahalbidetu zuten gainerako alderdiei. "Ez dago beste aukerarik", erantsi du.