Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.