Zazpi pertsona zauritu dira, bat larri, Lodosako etxebizitza batean izandako sutean
Zazpi pertsona ospitalera eraman dituzte, gaur arratsaldean, Lodosako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz. 77 urteko emakume bat erredura larriekin eraman dute helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Gainerakoek, zauri arinak dituzte, kea arnasteagatik.