Tenperatura maximoak 40 ºC-ra iritsi dira barnealdeko zenbait tokitan, igande arratsalde honetan
Hain zuzen ere, 40,5 ºC-ra iritsi dira Amurrion eta 40,3 ºC-ra Zallan eta Noainen, besteak beste. Kostaldean, aldiz, nabarmen baxuagoak izan dira.
Ume bat, urarekin jolasean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Tenperatura altuak 40 ºC-ra iritsi dira igande arratsaldean lurralde barnealdeko zenbait tokitan. Kostaldean, aldiz, nabarmen baxuagoak izan dira tenperaturak: 26 ºC Bermeon, 27 ºC Zumaian, 29 ºC Biarritzen eta 30 ºC Getxon, adibidez.
Zehazki, igande arratsaldean, Laudion 39,8 ºC-ra iritsi dira, Barrundian 39,4 ºC-ra, Gasteizen 39,3 ºC-ra eta Kanpezun 38,9 ºC-ra.
Bizkaian, Arrigorriagako Abusu neurketa-estazioak 38,1 ºC neurtu ditu. Tenperaturarik altuenak Zallan (40,3 ºC), Orozkon (39 ºC) eta Sodupen (39 ºC) izan dira.
Araban, maximoak Amurrion eman dira (40,5 ºC), eta 40 ºC-tik gorakoak ere izan dira beste toki batzuetan, hala nola Arkautin edo Eturan.
Gipuzkoan, ordea, tenperaturak ez dira 39 ºC-tik gorakoak izan: Bergaran 38,6 ºC, Arrasaten 38 ºC eta Beasainen 36 ºC izan dira.
Igande honetan, alerta laranja egongo da indarrean arratsaldeko azken ordura arte, trantsizio-eremuan eta Ebroko ardatzean tenperatura oso altuak espero direlako; kostaldean, berriz, abisu horia ezarri dute.
Nafarroan ere maximoak 40 ºC-tik gorakoak izan dira, eta bero zakarra izan dute Noainen (40,3 ºC), Lizarran (39,5 ºC) eta Behortegin (39,5 ºC).
Ipar Euskal Herrian maximoak 38 ºC ingurukoak izan dira, bereziki Iruri, Aiziritze eta Urepel bezalako tokietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.