Beroak ez du atsedenik emango asteburuan: 30 ºC inguruko tenperaturak espero dira
Larunbateko alerta laranja igandera luzatuko da, 30 gradurainoko tenperaturak espero baitira. Astelehenean, ordea, eguraldia zeharo aldatuko da eta tenperatura asko jaitsiko da.
Kontxako hondartza. Artxiboko argazkia: EFE
Beroak jarraipena izango du asteburuan Euskal Herrian, eta 30 ºC inguruko tenperaturak espero dira. Larunbatean, goiza eguzkitsua izango da, baina behe-hodeiak ager daitezke arratsaldean, eta zaparradaren bat utz dezakete, bereziki kostaldean. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian; Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, abisu horia egongo da indarrean, kostaldean tenperatura freskoagoak izango baitira.
Tenperatura maximoak 37 ºC ingurukoak izango dira barnealdean, eta 28 ºC-koak kostaldean, Euskalmet euskal meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute Euskal Autonomia Erkidegoan baso-sute arriskuagatik gaurko eta biharko. Dena dela, iparraldeko haizea gailenduko da arratsaldean, eta beroa arintzen lagunduko du.
Bilbon eta Donostian, adibidez, 28 ºC inguru espero dira, Gasteizen 37 ºC, Iruñean 39 ºC eta Baionan 28 ºC. Beste udalerri batzuetan ere antzeko maximoak izango dira: Arrasaten 34 ºC-koak eta Guardian 39 ºC-koak.
Igandean, eguraldiak ildo beretik jarraituko du, eta alerta laranja izango da indarrean; izan ere, Ebro ibaiaren ardatzean, 39 ºC gradu izango dira, eta trantsizio-eremuan, 38 ºC , 12:00etatik 20:00etara. Gainera, abisu horia egongo da indarrean isurialde atlantikoko barnealdean (maximoak 35 gradu ingurukoak izan daitezke) eta kostaldean (27 gradu ingurukoak).
Arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira EAEn, eta ekaitzen batek jo dezake barnealdeko zenbait lekutan. Egunaren amaieran, behe-hodeiak agertuko dira isurialde atlantikoan. Haize aldakor eta ahula ibiliko da goizean, iparraldetik finkatuz joango da eta indartu egingo da arratsaldean.
Hala, 28 ºC-ko maximoak espero dira Donostian eta Bilbon, 37 ºC-koak Gasteizen, 39 ºC-koak Iruñean eta 28 ºC-koak Baionan.
Astelehenean, ordea, eguraldia zeharo aldatuko da eta tenperatura asko jaitsiko da. Ipar parteko leku askotan, balio altuenak 25 ºC-tik beherakoak izango dira, eta beroa eramangarriagoa izango da hegoaldean, maximoak ez baitira 30 ºC-tik gora helduko.
Tenperaturak behera egiteaz gain, baliteke goizean euria egitea, bereziki isurialde atlantikoan, eta zaparradak edo trumoi-ekaitzak edonon bota ditzake arratsaldean eta gauean. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta apur bat indartuko da arratsaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.