Bero-boladaren azken orduak Euskal Herrian, tenperaturak nabarmen jaitsi eta euria hasi aurretik
Igande honetan, alerta gorria ezarri dute Nafarroan muturreko tenperatura altuengatik, eta alerta laranja Araban eta Ipar Euskal Herrian. Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia izango dute. Alabaina, hodeiak ugarituz joango dira eta euria hasiko da, bereziki Ipar Euskal Herrian. Bihar abisu horia ezarriko dute han ekaitz arriskuagatik.
Pertsona bat aterkiarekin, berotik babesteko asmoz. Argazkia: EFE
Duela egun batzuetatik hona Euskal Herrian nagusi den bero-boladak azken orduak ditu lurraldean. Isurialde atlantikoan 35 ºC inguruko tenperatura maximoak espero dira igande honetan, eta 38 ºC-ra irits daitezke barnealdean eta Ipar Euskal Herrian. Gainera, termometroak 40 ºC-ra irits daitezke gaur Araba hegoaldean eta Nafarroa erdialdean zein hegoaldean.
Hori dela eta, alerta gorria ezarri dute Nafarroan muturreko tenperatura altuengatik, alerta laranja egongo da indarrean Araban eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute Bizkaian eta Gipuzkoan.
Ildo horretatik, gaur 40 ºC-ko tenperatura maximoak espero dira Iruñean, 39 ºC-koak Gasteizen, 28 ºC-koak Bilbon eta 27 ºC-koak Donostian. Gainera, termometroak 39 ºC-ra irits daitezke beste leku batzuetan, hala nola Guardian, 35 ºC-ra Arrasaten eta 31 ºC-ra Baionan. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta zenbait tokitan hodeiak nagusituko dira. Isurialde atlantikoan ere behe-hodeiak agertuko dira, batez ere goizean, eta arratsaldean, berriz, lainotzera joko du egunak.
Hala, egunotan lurraldean izandako aire-masa beroak azken orduak ditu; izan ere, datorren astean tenperaturak nabarmen jaistea espero da. Horrenbestez, egunak eramangarriagoak eta atseginagoak izango dira. Maximoak ez dira 25 ºC-tik gorakoak izango, Arabako hegoaldean eta Nafarroako erdialdean eta hegoaldean izan ezik, maximoak 30 ºC-ra irits daitezkeelako bertan. Erriberrin, adibidez, 40 ºC-ko maximoak espero dira igande honetan, eta 27 ºC-ra jaitsiko dira bihar. Mundakan aldaketa ez da hain handia izango, 27 ºC-tik 23 ºC-ra igaroko baitira.
Tenperatura jaistearekin batera, hodeiak ugaritu eta euria hasiko da, batez ere Ipar Euskal Herrian. Testuinguru horretan, abisu horia ezarriko dute bihar ekaitz arriskuagatik.
Asteartean ez da aldaketa handirik espero, zaparrada batzuk botako ditu Ipar Euskal Herrian, eta giro freskoa nagusituko da. Hodei ugari espero dira egun osoan zehar, batez ere isurialde atlantikoan, eta baliteke zaparradak botatzea tarteka. Tenperaturak aurreko egunekoen antzekoak izango dira, eta Araba eta Nafarroa hegoaldean zertxobait jaitsiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.