Elurpean esnatu da Euskal Herriko barnealdea
Elurra egin du gauean Euskal Herri osoan, kostaldetik gertu ere malutak botatzeraino. Hori dela eta, errepideren bat itxita dago Nafarroan, kateak behar dira hainbat mendatetan eta arratsaldera arte abisu horia indarrean dago elurragatik eta izotzagatik.
Elurra ari du ia Euskal Herri osoan, barnealdean bereziki, baina kostatik gertu ere. Kota oso baxuetan elur geruza fin batekin esnatu dira herri asko eta asko. Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du 03:00etan, Euskadin elurrari dagokion abisu horia hastearekin batera. Egoerak horrela jarraituko du 15:00ak arte, prezipitazio txiki edo moderatuekin eta 200 eta 400 metro arteko kotarekin.
Errepideetako Planak foru aldundietakoak eta autobideetako elurra kentzeko 215 makina aurreikusten ditu, baita tonaje handiko ibilgailuak kentzeko gune estrategikoetan kokatutako zazpi garabi astun eta koordinazio eta zaintza lanetarako 130 laguntza-ibilgailu ere; Ertzaintzaren trafiko-patruilak ere mobilizatu dira.
Errepide-sarean, AP-68an zirkulatzeko debekua kendu da gauean indarrean egon ostean, 13. eta 36. kilometroen artean, Laudioko eta Altubeko ordainlekuen artean, bi noranzkoetan, baina elurrak trazaduraren hainbat zatitan eragina izaten jarraitzen du.
Trafikoari buruzko informazio eguneratuaren arabera, itxita daude Herrera eta Opakua mendateak, biak Araban. Mendate askotan, berriz, kateak behar dira edo arretaz zirkulatu behar da, elurra eta izotza daudelako. Hona hemen xehetasunak
Araban kateak behar dira Altube, Barrerilla, Bernedo, Gasteiz, Gatzaga, Kurtzeta, Urduña eta Zaldiaran mendateetan baita Las Conchas inguruan ere. Elurra edo izotza daude Aiurdin, Altube (AP-68), Azazeta eta Garaten. Bai eta A-1ean ere Burgos aldera eta Gasteiz inguruko bigarren mailako errepide askotan.
Gipuzkoan kateak behar dira Deskargan eta Lizarrustin, eta elurra edo izotza daude errepidean Arlaban, Artikutza, Azkarate, Bidania, Eitzaga, Etzegarate, Gatzagga, Mandubia eta Pagatza mendateetan, baita A-15ean Nafarroako mugan eta AP-1ean Arrasate eta eibar artean.
Bizkaian ez da katerik behar mendateetan baina kontuz gidatzeko gomendioa egin dute Kanpazar eta Pagatzan, elurra ari duelako.
Nafarroan, elurteen ondorioz, NA-2012 errepidea itxita dago Zaraitzun eta NA-2012 errepidea Otxagabian, biak Frantziarako noranzkoan.
Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak kontuz gidatzea eskatu du.
Elurrari dagokion abisuaz gain, abisu horiak daude trantsizio-zonan, Ebroren inguruan eta Kantauri barnealdean, tenperatura minimoak eta izozteak direla eta. Izozteak handiak izan daitezke eta tenperatura maximoak 2 eta 6 gradu artean kokatuko dira, arratsaldean zehar prezipitazioak murrizteko joerarekin.
Tenperaturak zerotik beherako erregistroak utzi ditu hainbat tokitan goizaldean: minimoak: -5,6 gradu Eginon, -3,2 Añarben, -2,9 Goiainen, -2,7 Agurainen eta -2,6 Abetxukon, eta balio negatiboak Miramonen (-1,4), Andoainen (-1), Amorebieta-Etxanon (-1,3) eta Lasarten (-0,4).
X-ren erabiltzaile askok elurraren berri eman dute beren kontuetatik:
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.
Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.