Aniztasunak, gaztetasunak eta fantasiak hartu dute euskal kulturaren erakuslehio handiena, gaurtik igandera
Gaurtik igandera, euskal kulturak "amets egiteko espazio bizia" izango du Durangoko 58. Azokan, sormenaren fantasiaz gozatu nahi duten guztien eskura. 10:30ean ireki dituzte Landako Guneko ateak, eta 12:00etan egin dute inaugurazio ekitaldia Szenatokian.
Landako barruan, liburu, disko eta abarren eskaintza aberatsa izango da. 257 erakusmahaitan banatuta, 170 partaide izango dira. Horietatik zenbait autoekoizleen stand berezian. Aurtengo uztari dagokionez, 950 nobedade erakutsiko dira: 689 liburu, 179 disko edo musika produktu, 44 aldizkari, eta bestelako 40 ekoizpen ere bai. Berrikuntza legez, marrazkilarien lana zuzenean erakutsiko da pantailen bidez.
Aurtengo egitaraua "anitza, gaztea eta fantasiaz beterikoa" izango da, Beñat Gaztelurrutia Gerediagaren koordinatzaileak aurkezpenean esan zuen moduan. Izan ere, gazteei eskainiko zaie abenduaren 8ko eguna, Gazte Eztandaren bigarren edizioarekin.
Gaztelurrutiak gogoratu du ez dela online salmentarik egongo, azoka presentzialaren aldeko apustua egingo dutelako.
Egitaraua, guneka banatuta
-Talaia: Landakon bertan kokatzen den gune honetan 48 ekitaldi antolatuko dira, abenduaren 8an, 9an eta 10ean. Irulegiko eskuaren inguruko liburu bat aurkeztuko du Aranzadik; Joxe Azurmendiren pentsamenduari buruzko mahai-ingurua antolatuko du Jakinek; Joseba Sarrionandiak Markos Gimenoren 101 Letrakartel izeneko lana
azalduko du; Euskadi Literatura saridun guztiak egongo dira bi solasalditan banatuta…
-Durangoko Museoa: Ximon Agirre kartel egileak solasaldia eskainiko du Euskal Irudigileen Elkarteak antolatuta. Suargi elkarteak "Meridiano moreak, Emakume
zinemagileak, desgaitasuna eta zaintzak" izeneko nazioarteko topaketa antolatuko du; Estibaliz Urresola, Itziar Ituño eta Ainhoa Olaso gazte durangarra izango dira euskal ordezkariak. Erakusketa berezi bat ere ikusgai egongo da azoka egunetan: Agustin Ibarrolaren Papera ardatz izeneko bilduma. Ibarrola hil osteko lehen erakusketa izango da Durangokoa eta azken urteetan egindako lanak ikusi ahal izango dira.
-Ahotsenea: 2023an argitaratutako 70 liburu eta 50 disko berriren aurkezpenak bilduko ditu. Egitarau anitza izango da, moldeei eta belaunaldiei dagokienez. Platerueneko zuzenekoetan elektronika, folka, popa, hardcorea, indiea eta rock doinuak plazaratuko dira. Musikarien artean, Nogen, Toc, Amorante, Eire, Ibil Bedi, Txopet, eta Muare, adibidez. Musika eskolako solsaldietan, eleberriak, poesia, antzerki-bildumak, saiakerak eta album ilustratuak aurkeztuko dituzte. Idazleen artean, Harkaitz Cano, Lide Hernando, Miren Agur Meabe, Goiatz Labandibar, Iñigo Martinez, Mari Luz Esteban eta Uxue Alberdi, besteak beste.
-Irudienea: 30 emanalditik gora izango dira Zugaza zineman. Filmak, dokumentalak, animazioa, podcast emanaldiak, websailak, bideoklipak, laburmetraiak, Kimuak katalogoko lanak… Urtero bezala, eguerdiro, umeentzako programa egongo da. Lan zehatzei dagokienez, Izaroren bideoklip estreinaldia, Gure Zirkuaren dokumentala, Bidasoa dokumentalaren solasaldia eta Habana Glass film laburra aipatu daitezke, adibidez.
-Kabia: Eremu digitalean sortzen diren egitasmoak ezagutzeko eta horiekin esperimentatzeko plaza da Kabia. Abenduaren 6rako eta 7rako prestaturiko egitaraua,
aniztasunaren adibide izango da: adimen artifiziala, software librea, digitalizazioaren inguruko hausnarketa kritikoak, euskararen erabilera indartzeko tresnak…
-Saguganbara: Aurten ere haurrei eta familiei begirako aurkezpenak eta ikuskizunak antolatuko dira bost egunez, eta ekintzarik egongo ez den tarteetan, irakurketa librerako gune lasai eta atsegin bat izango da Saguganbara. Yolanda Arrieta eta Pello Añorgaren liburu aurkezpenak, ipuin kontalariak, Potx eta Lotx, Ene Kantak… fantasiaz beteriko egunak izango dira. Bestalde, aurtengo Sormen Bekaren irabazlea Saguganbaran ezagutzera emango da abenduaren 9an.
-Szenatokia: Magia berezia sortzen da aretoan, disziplina ugaritako sortzaileek parte hartzen dutelako. Eta, aurten ere horrela izango da. Antzerkia, dantza, bakarrizketak,
inprobisazioa… 10 konpainiak obren pieza laburrak taularatuko dituzte, bakoitza pase bitan. Nabarmentzekoa da abenduaren 8an iazko Sormen Bekaren emaitza aurkeztuko
duela Jon Ander Urrestik, Eucalyptus izeneko antzezlana. Beñat Urrutiarekin batera oholtzaratuko da, eta Matxalen de Pedro ere aritu da zuzendaritzan.
Garraio publikoa
Trafiko arazoak saiheste aldera, doako autobus zerbitzua martxan egongo da Iurretako autopista irteetako parkinetatik Landako inguruko Olleria kaleraino, 30 minuturo. Baina, abenduaren 10ean, domekaz, ez da erabilgarri egongo. Egun horretan, gainera, 18:00etan itxiko dira Landakoko ateak, gainerako egunetan baino ordu bi lehenago. Hala ere, guneetako egitarauak martxan jarraituko du iluntzera arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Delaware Choral Scholars abesbatzak irabazi du Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketa
AEBko abesbatzak lau sari eskuratu ditu: polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak, Kutxaren sari nagusia eta euskal abesti baten interpretazio onenaren saria.
Liburuetan ahaztutako objektuen bilduma bitxia ikusgai, Errenteriako Udal liburutegian
Errenteriako Udal Liburutegiak 'Altxorrak orrien artean' erakusketa antolatu du, liburuetan ahaztuta geratutako objektuen bilduma bitxia. Liburuekin batera itzuli diren gauza txikiak daude ikusgai: orri-markatzaileak, tiketak, argazkiak, postalak, eskuz idatzitako oharrak eta irakurleek utzitako bestelako aztarnak.
Eusko Ikaskuntzak "EzBerdin Berdinak" ikuskizuna plazaratu du Bilbon, EITBren egoitzan
Dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta musika zuzenean uztartzen dituen gogoeta sortzailearen zazpi emanaldi izango dira guztira Euskal Herriko hainbat tokitan.
Beste kontzertu bat emango du La Oreja de Van Gogh taldeak BECen
Donostiako taldeak 2026ko birako sarrerak agortzen eta data eta leku berriak iragartzen jarraitzen du. Abenduan BECera itzuliko dira.
Oteizaren unibertsoa, Euskal Herrian barrena
Jorge Oteiza eskultorea jaio zela 117 urte beteko dira gaur, eta urteurrena baliatuko dute "Danok Oteiza" elkartea aurkezteko, artistaren eta haren ondarearen inguruan jaioko den ekimen berria. 11:00etan egingo dute prentsaurrekoa, Oteiza Museoan, Altzuzan. Euskal Herrian zein mundu osoan da ezaguna oriotarraren obra.
Lekeitioko 48. Euskal Zine Bilerak Urrezko Antzarra eta Zilarrezko Antzarra eman ditu
Film onenaren saria Eneko Muruzabal Elezcanoren “Planetagatik” lanak irabazi du, "film borobil eta jostaria" osatzeagatik. Zuzendari onenaren saria Aitzol Saratxagak jaso du, “Ehiza” filmean egindako lanagatik. EITB Ikuslearen saria, berriz, Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravoren “Eraman zutela” lanak eskuratu du.
Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Maren Galvez Garmendiak eta Gorka Granado Terronesek osatutako bikoteak irabazi du 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Seguran. Bikoteak bigarrenez irabazi du txapelketa, 2021ean ere irabazi baitzuen.
Durangoko Azoka 60. edizioari begira, “Kulturaren Jaialdia” leloari helduta
“Kulturaren Jaialdia” lerroburua erabiliko du aurrerantzean Durangoko Azokak, eta Iratxe Reparaz arduratu da 60. edizioaren iruditegi berriaz.
Sitgesen lehiatuko da "Singular", Alberto Gastesiren bigarren film luzea
Duela hamar urte garatzen hasi zen zientzia-fikziozko drama humanista bat da. Adimen Artifizialaren eta giza doluaren mugak aztertzen dira EITBk babestutako lan horretan. Sitgesko jaialdiko sail ofizialean lehiatuko da Alberto Gastesi eta Alex Merino donostiarrek idatzitako filma.
Lara Izagirreren "El regalo" film laburrak lehen saria eskuratu du Berlinen, Ake Dikhea zinema-jaialdian
Bilboko Otxarkoaga auzoko hiru emakumerekin grabatutako film laburrak ijitoek pairatzen duten diskriminazioa du ardatz.